saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Miren Agur Meabe

Informazioa

Miren Agur Meabe

Irakurle talde hauek eratzeak irakurketan interesatuta daudenak biltzea du helburu. Eta, esperientziak, sentsazioak eta pentsamenduak komunikatzeko gogoekin.

Bi saio egingo dira zazpi hilabetetan, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Miren Agur Meaberen kartela, Bizkaiko Foru Liburutegian abenduaren 3an 19:00etan izango den ekitaldia aurkezten duena
 

MIREN AGUR MEABE PLAZA

Miren Agur Meabe Plaza ( Lekeitio , 1962ko urriaren 7a ) euskal idazle bizkaitarra da. Irakasle ikasketak egin zituen eta Bilboko "Kirikiño" ikastolan hainbat urtez ibili zen lanean. Euskal Filologian lizentziaduna ere bai.

Poesia eta haur literatura nagusiki idatzi ditu, baina helduentzako narrazioak ere landu ditu. "Azalaren Kodea" liburuarekin Espainiako Kritika Saria jaso zuen 2000 . urtean. "Itsaslabarreko etxea" lanarekin, aldiz, Haur eta Gazte Literatura Saria lortu zuen 2002 eta 2007an “Urtebete itsasargian” lanarekin .

XABI LARRAÑAGA

Xabi Larrañaga irakaskuntza, literatura eta kazetaritza arloko hainbat zereginetan aritu da. Besteak beste, euskara eta gaztelania irakatsi, eskola liburuak egin eta hainbat hedabidetan idatzi du, horien artean DEIA eta NOTICIAS taldeko beste hiru egunkariak eta Bilbao udal egunkaria. El MUNDO del País Vasco eta El Periódico de Álava ere jardun da zenbait urtez. Bilbao (Everest) liburuaren egilea da.

 

  Irakurketa txokoa (Pdf 2,7 Mb.)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.

 
 

e-mailez bidali