2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduaren (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) 13. artikuluan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat (Datuen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa) hau jakinarazten dizugu:
- Tratamenduaren arduraduna: Estrategia Digital eta Korporatiboaren Kabinetearen Digitalizazioaren eta Herritarrenganako Laguntzaren Zuzendaritza Nagusia (Diputazio kalea 7. 48008 Bilbo).
- Helburua: Eskaeren kudeaketa: Bizkaiko Foru Aldundira bidalitako kexak, iradokizunak, kontsultak eta komunikazioak.
- Eskubideak baliatzea: Tratamendua egiten dutenen aurrean, interesdunak bere eskubideak balia ditzake bere datuak atzitzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko eta ez izateko erabaki indibidual automatizatuen helburu, horretarako idazki bat bidaliz Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atalera. Hemen aurkeztu daiteke idazkia:
- edo BFAren egoitza elektronikoan.
- edo Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Nagusian (Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo).
- edo herritarrei laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eskualde-bulegoetan.
- edo Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro nagusietan.
- edo 39/2015 Legean ezarritako lekuetan.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa helbide honetan eskuratu dezakezu: esteka.
Eman diren harremanetarako datuak BFAk eta tratamenduaz arduratzen den enpresak tratatuko dituzte, herritarrentzako zerbitzuaren asebetetze- eta hobekuntza-azterketak egiteko, estatistika-helburuekin. Helburu horiek bateragarriak dira lehen adierazitako helburuarekin, eta zilegi dira DBEOren 5.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta DBEOren 50. eta 162. artikuluetan eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 9. artikulua.