ZERTAN DATZAN

Bilbao Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala

Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala da metropoli-eremuko lurralde-estrategia ezartzeko legez aurreikusitako dokumentua. Bertan planteatzen dira, besteak beste, bizitegi- eta industria-guneetako esku-hartze nagusiak, azpiegitura nagusien kokalekua eta egokitasuna, etorkizunean okupatu litezkeen lurzoru-eremuak, naturaguneen babesa, mugikortasun-estrategiak eta hondatutako guneetako esku-hartzeak.

Guztira, 35 udalerri arautzen ditu planak: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.

Hamar urte igaro dira 2006an Bilbo Metropolitarraren lehen Lurralde Plana Partziala onartu zenetik. Azken hamarkadan gertatu diren aldaketek, egoera sozioekonomiko berriek eta eremuan garatu diren plan zein proiektuek Lurralde Planaren eraberritzearen beharra agerian uzten dute. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala Berrikuspena bultzatzen ari da, parte-hartze prozesu baten bitartez.

2018ko martxoan berrikuspenaren Aurrerakuntza aurkeztu zen; horren ostean jendaurreko erakusketarako aldia ireki zen, gutxi gorabehera 4 hileko iraupena izan zuena. 2018ko irailean aurkeztutako iradokizunak erantzun ziren. 2019an Hasierako Onespenaren agiria aurkeztu zen.

Katalogoa eta Paisaiaren Zehaztapenak

Katalogoa eta Paisaiaren Zehaztapenak Bilbo Metropolitarraren Alde Funtzionalaren paisaia osoaren izaera deskriptiboko eta prospektiboko agiria da. Bere helburua Bilbo Metropolitarraren Aldearen Paisaiaren babesa, kudeaketa eta antolamendua da. Katalogoaren eta Paisaiaren Zehaztapenen formulazioa Lurraldearen Antolamenduko erreminten barruan kokatzen da.

Azpimarratu behar da lehenengoz Euskal Autonomia Erkidegoan Alde Funtzional bereko Lurralde Plan Partziala (LPP) eta Paisaiaren Katalogoa eta Zehaztapenak, bata eta bestea erremintak izanik, aldi berean eta era koordinatuan ari direla idazten. Idazkuntza bateratuaren prozeduraren amaierako helburuaren barruan Zehaztapenak Bilbo Metropolitarraren Alde Funtzionalaren LPPren berrikuspenean sartzea dago.

Paisaia «lurraldeko atal guztiak dira, biztanleek ulertzen duten bezala, baldin eta horien izaera faktore naturalen eta/edo gizakiaren faktoreen ekintzak eta elkar eragiketak badira», eta kontu garrantzitsua da kulturaren, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren arloei dagokienez eta, aldi berean, «ondare natural eta kultural europarraren funtsezko osagaia da, gizakien ongizatean eta nortasun europarraren finkapenean laguntzen duena».

Katalogoaren idazkuntzari lotuta egiten ari den lan teknikoa erkatzeko herritarrek parte hartzeko mekanismo batzuk daude eta horiei esker zilegi izango da gakoak diren eragileen, esparruko profesionalen, erakundeen eta herritarren iritziak, beharrizanak eta ekarpenak ematea.

Bilbo metropolitarreko lurralde-plan partzialak ukituko dituen probintzien mapa

GALDERA OHIKOENAK

Zer da Lurralde Plan Partzial bat (LPP)?

Eremu Funtzional (EF) deritzon eremu bateko lurralde-estrategia definitzen duen antolamendu-tresna da. Eremu Funtzionalak ezaugarri desberdineko udalerrien multzo bat hartzen du barne. Zehazki, sei Eremu Funtzional daude Bizkaian.

LPP batean Eremu Funtzional bat antolatzeko jarraibide nagusiak zehazten dira. Antolamenduaren bitartez, koherentziaz hornitzen dira eremuari buruz hartzen diren sektoreko eta tokiko erabakiak. LAGetan eta LPSetan definitutakoa zehazten duen koordinazio-tresna bat da, eta udalaz gaindiko gida gisa balio du, udalerri bakoitzak idatzi beharreko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) idazteko.

Hori guztiori Lurralde Antolamendu izeneko diziplina baten barruan egiten da.

Eremu Funtzionalak: Mungia, Gernika-Markina, Bilbao Metropolitano, Balmaseda-Zalla, Igorre eta Durango
Zer da Lurralde Antolamendua?

Lurralde Antolamenduaren (LA) asmoa da espazio fisiko batean (lurraldea) erabilera eta jardueretarako kokaleku egokiena antolatzea, aintzat harturik zer giza muga, muga natural, ekonomiko eta estrategiko eta aurreexistentzia dauden.

Funtsean, Lurralde Antolamendua funtzio publiko bat da, tresna juridikoetan (legeak, dekretuak, arauak), administrazioko jardunbide eta printzipio finkatu batzuetan (plangintza, parte-hartzea, etab.) eta hainbat ezagutza zientifikotan eta diziplina anitzeko ekarpenetan bermatzen dena. Batik bat, helburu orokorren zerbitzurako diziplina bat da: esate baterako, baliabideen erabilera aproposa, garapen jasangarria eta pertsonen ongizatea.

Hirigintzako antolamenduaren antzera, Administrazio Publikoek gauzatzen dute; bion arteko desberdintasun nagusia da lurralde-antolamendua udalaz gaindikoa dela, eta osotasun gisa hartzen duela lurraldea. Hainbat udalerriren multzoa da ikerketa-eremua eta, ondorioz, laneko eskala udalekoa baino handiagoa da. Biek lege desberdinetan dute jatorria (4/90 Legea, Lurralde Antolamenduari buruzkoa, eta 2/2006 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa). Bestalde, LAk ez du lurra sailkatzen eta kalifikatzen, hirigintzako plan orokorretan egiten den moduan.

Lurralde-antolamenduaren helburu nagusia da garapen sozioekonomiko orekatu eta jasangarria lortzea, lurraldea arrazoiz erabiliz. Dokumentuetan Lurralde Eredu jakin bat jasotzen da, oinarrian garapenerako plangintza lotzen duena.

Helburu hori lortzeko, lurraldea antolatzeko berariazko ereduak zehazten dira planifikatutako eremuetarako.

Paisaia Lurraldearen antolamenduan

2009ko uztailaren 21ean Eusko Jaurlaritzak Paisaiaren Europako Itunarekin bat egitea erabaki zuen; Itun hori 2000ko urriaren 20an onetsi zeuen Europako Kontseiluak. Atxikipen horrek konpromiso bat eragiten dio Euskal Autonomia Erkidegoari: Paisaiaren Europako Itunak dituen edukiak onestea eta bere erantzukizuneko esparruetan aplikatzea.

Horretarako ekainaren 3ko 90/2014 DEKRETUA jaulki zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gainekoa.

Itun horrekiko aipatutako atxikipenaren emaitzako konpromisoetako bat paisaia, Antolamenduko Lurralde Planen atal osagarri moduan, lurralde antolamendurako politiketan integratzea da. Uste da paisaia lurraldearen funtsezko dimentsioa dela eta, ondorioz, gakoa dela bere antolamenduan.

Lurralde antolamenduaren funtzionamenduaren eskema
Orduan, udalerri baten hirigintzako plangintzaren gain erabakitzen al du LPPak?

Azkenean udalerri bakoitzeko plan orokorrek zehazten dituzte LPPetako proposamenak; horiek sailkatzen eta kalifikatzen dute udal-lurzorua, eta horiek ezartzen dituzte hirigintzako eskubide eta betebeharrak. Plan Orokorrek udaletako hirigintzako plangintza arautzen dute; LPPak, aldiz, Eremu Funtzional osorako Lurralde Estrategia zehazten, planifikatzen eta sustatzen du. LPPak lurralde osoa hartzen du bere ikuspegian, eta hainbat udali dagokion eremu bakar batean eragina duten hirigintzako plangintzak bateratzen ditu.

Zer eduki jorratzen ditu LPPak?
  • INGURUNE FISIKOA, AZPIEGITURA BERDEA ETA LANDA-INGURUNEA
  • HIRI-INGURUNEA
  • MUGIKORTASUNA
  • URA, ENERGIA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK
  • EKIPAMENDUAK
  • HIRIGINTZAKO PLANEAMENDUEKIN BATERAGARRITASUNA
  • ZEHARKAKO GAIAK: Euskara, Generoa, Gobernamendua
Zeintzuk dira LPP-aren gaiak
¿Zertan eragiten digu LPP batek?

LPP batek LAGetan eta LPStan definitutakoak zehazten, Eremu Funtzionalaren eskalara hedatzen ditu. Besteak beste, alderdi hauen gain eragiten du:

  • Azpiegitura berdearen zaintza, biodibertsitaterako bide gisa, eta natura- eta paisaia-balioak dituzten guneen babesa, berroneratu nahi diren naturagune hondatuak lehenetsiz.
  • Kostu gutxiago eta gizartearentzat onura handiagoa ekarriko duten lehentasunen zehaztapena hirigunea bere onera ekartzeko esku-hartzeetan eta, hala behar bada, garapen berrien banaketa, aintzat hartuta lurraldearen harrera-ahalmena.
  • Garraio- eta komunikazio-sareen antolamendua, aldageltokien egitura nodalean eraginez, horien eraginkortasuna hobetzeko eta hiri-sarearen garapena bideratzeko mekanismo gisa.
  • Osoko ikuspegia eta ekonomia- eta ingurumen-efizientzia handiagoa zerbitzuen sarean, eta energiaren aprobetxamendu eta kudeaketako politiken sustapena.
  • Naturaguneetako aisiaren erregulamendua eta ordezko mugikortasun-sarean ekipamendu kolektiboak txertatzea.
  • Hirigintzako plangintzen arteko koherentzia eta udalaz gaindiko eremu estrategikoen zehaztapena.
Nork idazten du LPParen berrikuspena?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurralde Kohesioa Sustatzeko Sailak idazten du berrikuspena; zehazkiago, Lurralde Kohesioaren Zuzendaritza Nagusiaren Lurralde Antolamenduko Sailak. Hasiera batean, eta behin-behinean, Bizkaiko Foru Aldundiak onartuko du; behin betiko onarpena, aldiz, Eusko Jaurlaritzari dagokio.

LPPa beste sailek, administrazioek eta herritarrek egindako hainbat ekarpenen azken emaitza da; izan ere, lurralde berean elkartzen diren ekimen ugari hitzartzeko eta koordinatzeko dokumentu bat da.

Atariko bideoa

»Transkripzioa

Transkripzioa:

LURRALDE BIZIA. Piensa en el territorio que quieres. Participa en la Estrategia Territorial del Área Metropolitana de Bilbao.

Inoiz galdetu diozu zure buruari nola erabakitzen den zure hiriaren hazkundea? Edo zergatik babesten den naturagune jakin bat? Edo zer azpiegitura eta hornikuntza burutu behar diren eta zein tokitan?

Lurralde Plangintzak lurraldea antolatzen du, natura eta giza baliabideen zentzuzko antolamenduaren bitartez haren garapen iraunkor eta egonkorra bermatzen dituzten erabilera, jarduera eta egitasmorik onuragarrienak zehaztuz.

Se ordena a 3 escalas, el territorio de la CAPV con las Directrices de Ordenación Territorial (DOT), el de cada una de las Áreas Funcionales a través de los Planes Territoriales Parciales (PTP), y finalmente, cada término municipal mediante los Planes Generales de Ordenación Urbana (PGOU).

El Plan Territorial de Bilbao Metropolitano establece una estrategia territorial para un área funcional de 35 municipios del entorno próximo a la ría del Nervión.

Onartua izan zenetik 10 urte igaro ondoren, Plana testuinguru legal, ekonomiko eta sozial berrira egokitu beharra dago.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak, haren berrikuspena sustatuz, herritarrentzako parte-hartze prozesua abiatu du.

(Vicente Reyesen mintzaldia)

"El proceso de revisión del plan territorial parcial pretende involucrar en la reflexión a los agentes institucionales, sociales, económicos y ambientales del territorio, así como a las personas que viven y trabajan en él."

"El proceso de participación recoge aportaciones e ideas respecto a la organización del territorio, a incluir en un plan que influirá en la ordenación socio-económico y medioambiental de Bilbao Metropolitano."

Lurralde Planean gai hauek aipatuko dira:

  • Naturaguneen multzoa, non balio handieneko eremu babestuak identifikatu beharko diren.
  • Biztanle- eta jarduera-dentsitate handia jasaten duen hiri-ingurunearen antolamendua eta bilakaera.
  • La red de infraestructuras, transporte, agua, energía y telecomunicaciones que está muy asociada al desarrollo pero supone al mismo tiempo gran parte de los impactos en el territorio.
  • Los modos en los que nos desplazamos.
  • Los equipamientos necesarios para el deporte, la salud, el ocio, etc.
  • Y la localización de los ámbitos que requieren una coordinación entre distintos municipios.

Anima zaitez eta zure lurraldearen etorkizunean pentsatu. LURRALDE BIZIA. Bizirik dagoen lurraldea. Bilbo Metropolitarraren etorkizunean zurekin batera pentsatuz.