Orrialde honek Bizkaiko Foru Aldundiko Aukeraketa eta Trebakuntza Zerbitzuak eginiko iragarkialdiei buruzko informazio eguneratua jasotzen du.

Edozein iragarkialdiri buruz informazio gehiago jasotzeko nahikoa izango da “kategoria” sakatzea; iragarkialdiaren laburpena duen laukia agertuko da; bertan aurkituko duzu plazen ordainsariei, Aldizkari Ofizial ezberdinetan izandako argitalpen datei, eta eskabideak aurkezteko hasiera-datari nahiz amaiera-datari buruzko informazio zehatza; era berean, baita ere, oinarrien argitalpenera eta indarrean diren zerrendetara heltzekoa.

AENOR ER-0581/2003 ziurtapen-zigilua IQNet ziurtapen-zigilua

Hautaketa prozesua

2020ko maiatzaren 25etik aurrera, aurrez aurreko zerbitzua AURRETIAZKO HITZORDUAREN bidez BAINO EZ DA EMANGO, 9:00etatik 13:00etara.

Zure hitzordua eskatzeko, telefonoz deitu behar duzu, edo, bestela, mezu bai bidali behar duzu behean adierazitako helbide elektronikoetara, datu hauek zehaztuta: izen-abizenak, kontsultaren azalpen laburra eta harremanetan jartzeko telefonoa.

Bulegora maskarila eta boligrafoa ekarri behar dituzu. Sarreran tenperaturaren kontrola egingo zaizu eta normala baino tenperatura altuagoa baduzu aretoetara sartzea ukatuko zaizu.

LANGILEEN AUKERAKETA

LAN-POLTSAK