Ebazpen honen aurka, kontratazio arloko aukerako errekurtso berezia jarri ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari edo ebazteko eskumena duen Kontratuei buruzko Errekurtsoen Auzitegi Administratibo Foralari, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik; ezin izango da berraztertze-errekurtso arrunta jarri.
Berraztertze-idazkia kontratazio-organoko erregistroan edo Kontratuei buruzko Errekurtsoen Auzitegi Administratibo Foralekoan aurkeztu beharko da ezinbestez.
Idazkia leku honetara bidali ahalko da:
K/ Gran Vía, 25, - solairuartean
48008 - BILBO (Bizkaia)
Errekurtso berezia jartzeko epealdia hamabost lanegunekoa izango da, aurkaratzen den egintzari buruzko jakinarazpena igortzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Halaber, Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa ere zuzenean jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Hori guztia, Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioa araupetu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1, 25.1 eta 46.1. artikuluetan xedaturik dagoenarekin bat etorriz.
Inola ere ezin daitezke bi errekurtsook aldi berean jar.
Esparru-akordioa formalizatzeko epea:
Hautatutako enpresari ohartaraztea ez dela esparru-akordioa formalizatu behar harik eta 15 egun baliodun igaro arte esparru-akordioaren ebazpenaren jakinarazpena igortzen denetik aurrera.