Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
        Buzoia  
Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2007ko Iraila | 6. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak    |   Kontuan hartu

 KONTUAN HARTU

Erakundeak:

EUSKO JAURLARITZA: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen egoitza zabaldu da

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen egoitza otsailean zabaldu zen.

Maite Erro Jauregui da organo honen arduradun gorena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defendatzaile karguan. Organo hau independentea, publikoa eta doakoa da, eta sektore pribatuan sexuagatik ematen diren bereizkeria-egoeretan herritarrak defendatzeko eratu du Eusko Jaurlaritzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa betez. 119/2006 Dekretuak arautu du erakunde hau, horren arabera honako eginkizun hauek dagozkiolarik:

  • Sektore pribatuan, sexua dela eta, gerta daitezkeen zuzeneko edo zeharkako bereizkeria-egoerak ikertzea
  • Gomendioak ematea sektore pribatuan bereizkeria eragiten duten praktikak konpontzeko.
  • Herritarrei aholkuak eta laguntza ematea.
  • Jazarpen sexistaren aurrean konponbideak bilatzea.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko bereizkeriaren aurkako arauak behar bezala betetzen direla zaintzea.
  • Koordinaziorako egiturak sortu eta garatzea eta negoziazio-bideak sustatzea.

Bai bereizkeria sexista jasaten dutela uste duten pertsonek (edo horiek legez ordezkatzen dituztenek), zein bere helburuen artean emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela bermatzea duten elkarteek, erakundeek eta gainerako pertsona juridikoek eska dezakete beraien eskubideak defendatuak izan daitezela, eskaera honako bide hauetatik bideratuta:

Posta
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defendatzailea
Gaztelako Atea, 25
01008 Vitoria-Gasteiz

Posta elektronikoa: defentsoria@ej-gv.es

Faxa: 945 016 551

Erakundearen egoitzara joanda:
Ordutegia ekainetik irailera:

  • Astelehenetik ostegunera: 9.00etatik 13.00etara; 15.00etatik 16.30etara
  • Ostirala: 9.00etatik 14.00etara

Kexa aurkezteko aukeratutako bidea gorabehera, eskaera egin duten pertsonek honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  1. pertsonalak (izena, abizenak, helbidea, telefono zenbakia, NAN);
  2. kexa jartzeko garrantzitsutzat jotako agiri guztien kopia;
  3. idazki bat, sinatuta, kexa eragin duen arrazoia eta noren kontra jartzen den azalduz (erakunde arau-hauslearen izena, helbidea, telefono zenbakia eta arduraduna).
  Informazio gehiago: http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2006/06/0603340a.pdf

Subir

Jardunaldiak:

TOLERANCIA CERO FUNDAZIOA ETA VALENTZIAKO GENERALITATEA: "Violencia de Género: Medidas y Propuestas Prácticas para la Europa de los 27" Nazioarteko I. Kongresua

Apirilaren 19an eta 20an Valentziako Arteen eta Zientzian Hirian "Violencia de Género: Medidas y Propuestas Prácticas para la Europa de los 27" Nazioarteko I. Kongresua egin zen, Valentziako Generalitateko Conselleria de Benestar Social delakoak eta "Tolerancia Cero - Fundación de la Comunidad Valenciana frente a la Discriminación y Malos Tratos" Fundazioak antolatuta.

Jardunaldi hauetan izen handiko hizlariak egon dira: Luis Bonino, mediku psikoanalista, Centro de Estudios de la Condición Masculina (CECOMAS) erakundeko zuzendaria; Montserrat Comas, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea eta Genero Indarkeriaren Behatokiko lehendakaria; Maite Débats, Association pour la Promotion des Intiatives Autonomes des Femmes (Toulouse) elkarteko kidea; Sumeeta Dhar, UN Trust Fund to End Violence Against Women, UNIFEM (New York) erakundeko zuzendaria; Marie-France Irigoyen Paris V Unibertsitateko Institut de Victimologie erakundeko psikiatra; Montserrat Minobis, Emakume Kazetarien Europako Sareko lehendakaria, edo Raimunda Peñafort, Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko titularra. Beraien hitzaldietan Europako Batasunean emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko dauden mekanismoen inguruko panoramaren berri eman zuten, arlo ezberdinetatik: gizartea, politika, legedia, osasuna, hezkuntza eta komunikazioa.

Honako hauek izan ziren kongresua amaitzerakoan ateratako ondorioak: Europa, nazional, autonomi eta herri mailako botere publikoek neurri orokorrak hartzea; unitate ezberdinen arteko koordinazioa (osasunaren arlokoak, judizialak eta laguntzazkoak); baloreetan, berdintasun printzipioetan eta giza eskubideen errespetuan prestatzea; genero indarkeriaren aurrean gizarte, osasun eta lege arloko laguntza eman behar duten profesionalen taldeak behar bezala trebatzea; emakumeen eta neskatoen trafikoari, emakumeen ablazioari, ohorean oinarritutako krimenei... aurre egiteko esku-hartzea; komunikabideek tratu txarrei buruzko informazioa ematerakoan praktika deontologikoa bereganatzea; erasotzaileak berreztea, eta biktimen segurtasuna indartzea.

  Informazio gehiago: http://www.toleranciacero.gva.es

Subir

Dokumentuak:

CARMEN GREGORIO GIL: "Violencia de género y cotidianidad escolar"

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Andaluziako Gobernuaren II. Ekintza Planaren (2001-2004) 4. neurriaren barruan sartutako 5. helburuak ("Concienciación y prevención en el ámbito educativo, para alertar sobre las causas y los efectos de la violencia de género"), honakoa zehaztu zuen: "realizar trabajos de investigación que detecten y analicen la violencia de género en los centros educativos".

Testuinguru honetan Carmen Gregorio Gil, Granadako Unibertsitateko antropologiako irakasleak, "Violencia de género y cotidianidad escolar: Un análisis de las representaciones de masculinidad y feminidad y de las prácticas de dominación de género" ikerketa egin zuen erakunde akademiko horren Emakumeari buruzko Azterketen Erakundetik. Ikerketa hori 2006an argitaratu zuen Andaluziako Emakumearen Erakundeko Berdintasunerako eta Gizarte Ongizaterako Sailak.

Genero indarkeria emakumeak eta femenino gutxiesten duen edozein gizarte praktikarekin identifikatuta, Granadako bigarren hezkuntzako zenbait institutuk egindako behaketa lanen arabera, irakaslek eta ikasleek genero-errepresentazioak iraunaraztea eragiten dutela ikusi zen, bi subjektu mota ezberdinduz: femeninoa versus maskulinoa, lehena bigarrenaren azpian jarriz. Balantze horretara bi sexuetako ikasleen portaerak aztertu ondoren iritsi da. Portaera arlo ezberdinetan aztertu da: hitzaren erabilera (emakume nerabeen portaerarekiko deskalifikazioa, isiltasuna ezartzea eraginez), espazioaren erabilera (portaera ikasgeletan eta atsedenlekuetan), zigorrak (zigor fisikoak mutilentzat, ohartarazpen moralak neskentzat) eta erantzukizunen banaketa (tradizioz emakumearen eginkizuntzat jotako jardueren gutxiespena, "zorua garbitu", "azokara joan")

Ikerketa irakasleei eta prestakuntzaren arloko gainerako eragileei zuzendutako gida bezala eratu da, hezkuntza komunitatean kulturalki onartuta dauden bereizkeriaren forma sinboliko horiek gainditzen laguntzeko.

  Informazio gehiago: http://www.juntadeandalucia.es/iam/

Subir

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.