35. orria - Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua

Oinarrizko HTML bertsioa

35
Herritaren sentsibilizazioa
Herritarrak informazio publikorako
irispidearen arloan dituzten eskubideez sentsibilizatzeko,
Foru Aldundiak honako jarduera hauek
egingo ditu Bizkai osoan zehar:
1. Gardentasunari eta parte-hartzeari buruzko azalpen-gida bat.
2. Sentsibilizazio-kanpainak, honako helburu hauekin:
informazioa eskuratzea errazagoa izan dadila herritar guztientzat
internet erabiltzeko mugak dituzten kolektiboen diskriminazio
digitala saiheste
Kultura- eta antolaketa-aldaketa
Foru Aldundia den moduko erakunde publiko batentzat, gardentasun–politika
bat garatzeak kultura-aldaketa bat egitea eskatzen du,
hala antolatzeko, lan egiteko nola erabakiak hartzeko moduan.
Horretarako, Aldundiak eta foru–erakundeek
honako ekintza hauek sustatuko dituzte, apurka-apurka:
beren antolaketa-egiturei gardentasun-helburuak betetzeko modua
emango dieten programak
beren langileei gardentasunaren arloko prestakuntza
eskaintzeko programaka