11
Zer da publikotasun aktiboa?
Foru Administrazio Publikoak, inork eskatu gabe,
nahitaez publikatu behar du
bere jarduerari buruzko informazio garrantzitsua,
herritarrei haren kontu emateko.
Horrek esan nahi du konpromisoa daukala informazio eguneratua batu
eta aldian-aldian jendarteratzeko,
eta badituela, horretarako, gutxieneko eginbehar batzuk.
Hiru urterik behin, gardentasun plan nagusi bat onartuko da,
bertan hnkatzeko zer helburu bete behar dituzten
Aldundiak eta foru erakundeek
Zer informazio mota egin behar da publiko?
Informazio instituzionala
Foru Aldundiaren eta erakunde publiko foralen funtzionamenduari
eta antolamenduari buruzko informazioa.
Halako informazioa urtean behin berrikusi behar da gutxienez.
1. Antolaketa
antolaketa-arauak
organigrama eta eginkizunak
egin beharreko planak eta programak (beren helburu eta emaitzekin)
2. Goi-karguak
1
goi-karguetan dauden pertsonak
(ibilbidea eta urteko lansaria)
ekitaldi publikoen agenda
ondasun eta jardueren gaineko urteko aitorpena
3. Pertsonala
2
aldi bateko lanpostuen zerrenda
bateragarritasuna
onarturik duten
Ondasun eta jardueren gaineko
urteko aitorpena:
Kargu publiko baten egoera
ekonomikoari (etxebizitzak,
maileguak, aseguruak...) eta
jarduerei (profesionala) buruzko
informazioa.
Urtero aurkeztu behar du
informazio hori, nahiatez
Bateragarritasuna:
Erakundearentzat egiten denaz
gainera, ea baden edo ez
den aukerarik beste jarduera
profesional bat egiteko