IMAJINATZEN AL DUZU MUNDUA INTERNET GABE?

Etorkizunean ez duzu teknologia kuantikorik gabe imajinatuko; Industry-focused Quantum Ecosystem, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza-estrategia arlo kuantikoan.

Teknologia kuantikoaren erabilera eta garapena bultzatzeko aktibismo teknologikoa.

ORAINA AZELERATU ETORKIZUNA ARAIKI

Lerratu gehiago erakusteko

IRUDIPEN BAT BAINO GEHIAGO, ERREALITATE BAT

  • GOVERNANCE

    Ekosistema osoari ahalik eta baliorik handiena ateratzeko eta kudeatzeko antolaketa.

  • LAB

    PoC-ak, MVP-ak eta maila industrialerantz jo dezaketen pilotuak sortzeko eta berrikuntza eta lankidetza sustatzeko erabiltzen den laborategia.

  • CENTRE

    Industriari eta honekin lotutako zerbitzuei aplikatutako teknologia kuantikoetako zentroa, gure gizartearen eta ekonomiaren eraldaketa digitala bultzatuko duena.

  • ACADEMY

    Enpresen ikaskuntza eta espezializazioa sustatzeko, ekintzailetza bultzatzeko eta kultura zientifikoa gizartean are gehiago barneratzeko prestakuntza-ekintzak.

  • ACCESS

    Ordenagailu kuantiko bati sarbidea emango dion azpiegitura digitala, ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa erraztuko dituena.

KOMUNITATE BATEN INDARRA

LANKIDETZA BULTZATZEN DUEN EKOSISTEMA BAT

Kolaboratzaileen lanak aberasten duen ekosistema; instituzio publikoek, teknologia-multinazionalek, garapen teknologiko eta transferentzia zentroek, klusterrek, korporazioek, startup-ek eta unibertsitateek.

Arlo kuantikoan gehien dakiten horiek, alegia.

AURRERAPENAREN LIDER IZATEKO BEHARREZKOAK DIREN 4 ARLO

  • DESARROLLO DE LA ECONOMÍA Y DE LA INDUSTRIA

    Finkaturik dauden industria eta sektoreak sendotu nahi ditugu, beraien lider posizioa mantentzeko gaur egun jarduten duten merkatuetan soluzio berriak emanez. Horrez gain, gure enpresei jakintza eta gaitasunak eskainiko dizkiegu teknologia kuantikoen inguruan sortzen diren sektore eta merkatu berrietan liderrak izan daitezen. cuantica

  • DESARROLLO DE TALENTO Y CAPACIDAD DE ESFUERZO ESPECIALIZADA

    Bertoko talentuzko belaunaldia eta ahalegintzeko gaitasun espezializatua ezinbestekoak dira estrategiaren garapenerako. Programa malgu bat diseinatuko da, ekosistema osatzen duten organizazioei beraien etorkizunerako Workforce eta Applied Research Talent-a emateko.

  • INFRAESTRUCTURA Y SERVICIOS QUANTUM

    Zentroaren helburu estrategikoak lortzeko xedearekin, konputazio kuantikoari dagozkion gaitasunez jabetzeko beharrezkoak diren ekintzak burutuko ditugu. Gainera, epe luzerako berrikuntza sustatuko da, azken belaunaldiko zerbitzu kuantiko eta plataformen bidez.

  • INVESTIGACIÓN APLICADA Y DESARROLLO TECNOLÓGICO

    Ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa bultzatuko ditugu negozio batzuetan, enpresen eskaintza, zerbitzuak edota organizazioentzat eta gizartearentzat interesgarriak diren negozio modelo berriekin laguntzeko.

ETORKIZUNA, ORAIN

ETXE-ALDAKETA KUANTIKOA

Aldaketa handiei leku egiten ari gara.
Industry-focused Quantum Ecosystem Bizkaia Dorrera lekualdatuko da. Gure kultura lagunkoi eta ireki honi espazio fisikoa emateko ordua iritsi da.
Zatozte, hemen itxarongo dizuegu.

Quantum Now

QuantumNow, Industry-focused Quantum Ecosystem-ek antolatutako lehen ekitaldia, oraingo eta etorkizuneko teknologia kuantikoei forma emateko helburuarekin eta Europar Batzordearen laguntza eta parte-hartzearekin.

2021eko azaroaren 10ean, materia kuantikoarekin erlazionatutako aurpegi famatu asko bildu ziren teknologia honen oraina eta etorkizuna eztabaidatzeko mundu guztiaren ahotan jarri zen hitzordu honetan.