Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren zortzigarren monografikoa – Osasun mentala adineko pertsonetan

  • Noiz

    2024/03/21

  • Ordua

    9.30 – 12.00

Uribe Kosta

Datorren martxoaren 21ean, Nagusi Intelligence Center – NIC zentroak Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren 8. monografikoa aurkeztuko du —2024ko lehenengoa—, izenburu honekin: "Osasun mentala adineko pertsonetan".

Osasuna funtsezkoa da erabateko ongizaterako, eta osasun fisikoa, mentala eta soziala barne hartzen ditu. Ezinbestekoa da adineko pertsonen osasun mentalari heltzea, bereziki, biztanleria geroz eta zaharragoa dela aintzat hartuta. Horrek esan nahi du aurrez aurre dituzten erronkak ulertu behar direla; dementzia, Alzheimerra, antsietatea, depresioa, estresa, adikzioak eta suizidio-arriskua bezalako egoerak.

Monografikoa aurkezteko, Mauricio Bonillaren ikuspegi aditua izango dugu, Osasun Publikoko mediku espezialista eta Saluta startupeko CEO. Osasun mentala ez da bakarrik gaixotasunik eza bezala definitzen, pertsonei beren gaitasunak garatzea, estresari aurre egitea eta komunitatean laguntza ematea ahalbidetzen dien ongizate-egoera ere baita. Hori dela eta, beharrezkoa da berau funtsezko eskubide gisa sustatzea, prebentziorako eta arretarako programetan inbertitzea, eta bizitzako esparru guztietan inguru osasuntsuak sortzea.

Jardunaldiarekin amaitzeko, beti bezala, lan-dinamika bat antolatuko dugu.

Xehetasunak: Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren zortzigarren monografikoa – Osasun mentala adineko pertsonetan

Informazioa

Ordutegia

  • 09:30 Jardunaldiaren aurkezpena
  • 09:35 Hitzaldi aditua: "Osasun mentala: Ongizate indibidual eta sozialerako aktibo baliotsua"

    Mauricio Bonilla. Osasun Publikoko mediku espezialista. Salutako CEO.

  • 10:15 Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren txostenaren aurkezpena

    Antares Consulting

  • 10:30 Coffe Break & lan-dinamika
  • 11:55 Lan-dinamikaren ondorioak
  • 12:00 Jardunaldiaren amaiera

Oharrak

  • Formatua: Aurrez aurrekoa
  • Ekitaldi mota: publikoa
  • Izen-emateak ixteko epea: asteazkena, martxoaren 20a, 17:00etan.
  • Nori zuzenduta dago: beren jarduera Silver Economy esparruan garatzen duten eta adineko pertsonen osasun mentalaren esparruan ezagutzak sakondu eta/edo partekatu nahi dituzten enpresei. Era berean, kontzientziazio-, sustapen- eta prebentzio-irtenbideak garatzeko eta horien ondorioetatik eratorritako egoeretan laguntza emateko enpresei.

Kokalekua

Aita Gotzon 37. Torre Urduliz. Planta 4. 48610 Urduliz. Aita Gotzon 37. Torre Urduliz. Planta 4. 48610 Urduliz

Hizlariak

  • Mauricio Bonilla. Osasun Publikoko mediku espezialista. Salutako CEO.
  • Antares Consulting
  • Noiz

    2024/03/21

  • Ordua

    9.30 – 12.00

Eta gainera