NIC topaketa- Longebitatearen Ekonomia eta Zainketen Ekonomia

  • Noiz

    2023/02/01

Bilbao

Nagusi Intelligence Center (NIC) lankidetzan aritu da London School of Economics (LSE) unibertsitateko Care Policy and Evaluation Centre (CPEC) zentroarekin eta ekitaldi hau antolatu dute bizitza luzerako ekonomiaren eta zainketaren ekonomiaren esparruko profesionalei zuzenduta.

NIC Bizkaiko Foru Aldundia buru duen lankidetza publiko pribaturako espazioa da eta biztanleen zahartzearen erronka garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzeko asmoa du.

Care Policy and Evaluation Centre (CPEC) nazioarteko ikerketa zentro bat da, gehien bat honako esparru hauetan egiten du lan: epe luzerako zainketan, osasun mentalean, desgaitasunean eta osasunarekin lotutako beste gai batzuetan. 2009az geroztik, 130 ikerketa proiektu baino gehiago garatu ditu, guztira 67 milioi libera esterlina izan dira. Era berean, CPEC zentroak oinarrizko politikak eta praktikak garatzen eta ezartzen ditu.

Bizkaitarrak gero eta urte gehiago bizi gara. Erronka demografikoa aintzat hartuta, Bizkaiak bizitza luzerako ekonomiaren aldeko apustua egingo du adinekoen premiei erantzuteko, ekonomia garapena laguntzeko eta bizitza zoriontsua bermatzen duten epe luzerako zainketa eskaintzeko.

Tokiko gobernuek lidergo eginkizun garrantzitsua dute horri dagokionez, eta sektore publikoa eta pribatua, enpresa eremua, profesionalak, mundu akademikoa, boluntariotzaren sektorea eta komunitatea mugiarazi behar dira, bizi luzetasuna mundu osorako oparotasun inklusibo berri baten testuinguru elementu bihurtzeko.

Informazio gehiago

Hizkuntza: Gaztelania eta ingelesa (aldi bereko interpretazio zerbitzuarekin).

Programa

Programara sartzeko esteka.

Ekitaldian izena ematea

Jardunaldian izena emateko, esteka honetan sartu

Xehetasunak: NIC topaketa- Longebitatearen Ekonomia eta Zainketen Ekonomia

Informazioa

Ordutegia

  • 9:00-9:30: Gonbidatuak iristea
  • 9:30-9:40: ONGIETORRIA. Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko ahaldun nagusia
  • 9:40-12:20: HITZALDIAK
  • 09:40-10:10: Zahartzen ari den biztanleriaren erronkak eta aukerak. Martin Knapp, London School of Economics unibertsitateko Osasun eta Gizarte Politikako katedraduna.
  • 10:10-10:40: Zainketaren ekonomia: nazioarteko aurreikuspenak. Adelina Comas Herrera, ikertzaile nagusia: Ingalaterran dementziari emandako erantzuna indartzea (STRiDE), CPEC, London School of Economics
  • 10:40-11:15: KAFERAKO ATSEDENA
  • 11:15-11:45: Osasun eta gizarte arretako sistemak uztartzea. JosĆ© Luis FernĆ”ndez Plotka, zuzendaria London School of Economics unibertsitateko CPEC (Care Policy and Evaluation Centre) zentroan.
  • 11:45-12:15: Gizarte arretako berrikuntza. Juliette Malley, ikertzaile nagusia: Gizarte-zerbitzuetan berrikuntza sustatzea (SASCI), CPEC, London School of Economics
  • 12:15-13:00 PANELA
  • 13:00: EKITALDIAREN AMAIERA

Kokalekua

Bilboko Guggenheim Museoa. Bilboko Guggenheim Museoa

  • Noiz

    2023/02/01

Eta gainera