Narriadura kognitiboa eta osasun mentala Silver biztanlerian

  • Noiz

    2023/10/26

  • Ordua

    9.30 – 12.00

Uribe Kosta

Gure ohiko gaikako hitzaldiak une batez alde batera utzi ditugu eta NIC zentrotik gonbit egin nahi dizuegu hurrengo topaketan parte hartzera. Urriaren 26an izango da, 9:30etik 12:00etara, eta honi buruz arituko gara: "Narriadura kognitiboa eta osasun mentala Silver biztanlerian".

Ohiko moduan, aukeratutako gaiari hiru ikuspegitatik helduko diogu: hitzaldi adituan Ignacio Torres izango da (Ikerbasque Professor eta zuzendaria Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroan), enpresari dagokionez Rafael Llarena izango dugu (konponbide eta berrikuntza zuzendaria DomusVi enpresan) eta azkenik, ekintzailetzaren aldetik, Javier Zaldua arituko da (Accexible startuparen sortzaile kidea: aitzindaria da mintzamenaren bidez osasun mentalarekin lotutako gaixotasunak goiz hautematean).

Aurkezpenak egin ondoren, kaferako atsedenaz baliatuta, lan saio bat egingo dugu, aukerak identifikatzeko eta etorkizuneko loturak sustatzeko.

Xehetasunak: Narriadura kognitiboa eta osasun mentala Silver biztanlerian

Informazioa

Ordutegia

  • 09:30 Ongietorria
  • 09:40 Hitzaldi aditua: "Narriadura kognitiboa izateko arriskua eta zehaztasunezko medikuntza"

    Ignacio Torres. Ikerbasque Professor. Achucarro Basque Center for Neuroscience (zuzendaria)

  • 10:10 Enpresa profila: "Prebentzioa eta berrikuntza adinekoen osasun mentalerako arretan"

    Rafael Llarena. DomusVi (konponbide eta berrikuntza zuzendaria)

  • 10:30 Ekintzaile profila: "Biomarkatzaile bokalak eta osasun mentala"

    Javier Zaldua. Accexible (sortzaile kidea)

  • 10:50 Galdera txanda
  • 10:55 Coffe break & Lan saioa
  • 12:00 Ekitaldiaren amaiera

Kokalekua

Aita Gotzon 37. Torre Urduliz. Planta 4. 48610 Urduliz. Aita Gotzon 37. Torre Urduliz. Planta 4. 48610 Urduliz

Hizlariak

  • Ignacio Torres. Ikerbasque Professor. Achucarro Basque Center for Neuroscience (zuzendaria)
  • Rafael Llarena. DomusVi (konponbide eta berrikuntza zuzendaria)
  • Javier Zaldua. Accexible (sortzaile kidea)

Hitzaldien bideoak

  • Noiz

    2023/10/26

  • Ordua

    9.30 – 12.00

Eta gainera