GeoBizkaia

Zer da GeoBizkaia?

GeoBizkaia Bizkaiko Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Informazio Geografikoaren Sistemari homogeneotasuna eta gardentasuna eman nahi diona.

Ekimen honen helburua informazio geografikoa partekatzea eta zabaltzea da, Bizkaiko eraldaketa digitalaren erreferente bihurtzeko.

Geoatari honen bidez, datuen eta zerbitzuen katalogo bat, bisore bat eta erabilgarri dauden aplikazioen zerrenda bat jartzen ditugu zure eskura, informazio geografikoa eskuratzea, bistaratzea eta deskargatzea erraztuko dizutenak.

Azken albisteak

Katalogoko nobedadeak

Nobedade guztiak ikusi

Nabarmenduak

  • ORTOARGAZKI HISTORIKOEN WMS

    Bizkaiko lurralde historikoko zuzendutako aireko ortoargazkiak ondoko urteetan: 1956, 1965, 1975, 1983, 1990, 1995, 1999 eta 2002.

  • ORTOARGAZKI HISTORIKOEN WMS. BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GAIKAKO APLIKAZIOAK.

    Gaur egun eskura dauden bistaratzeko osagaiak dituzten aplikazio nagusien katalogoa.

Ohiko galderak

  • Datu geografikoak eskuratzeko, normalean, tresna bereziak erabili behar izaten dira, informazio geografikoko sistemak, alegia. Tresna horien bidez, datuak bi modutan eskura daitezke: OGC zerbitzuen bidez datuetara konektatuta edota datuak deskargatuta.

  • BFArekin datuak deskargatu eta konektatu ahal izango zara, kosturik gabe. Horrek ez du barne hartzen interneterako konexioa edo hirugarrenen zerbitzuak erabiltzeagatik kostua duten tresnak erabiltzea.

  • Datu multzo bakoitzak metadatu batzuk ditu eta datuak erabiltzeko informazio garrantzitsua ematen digute. Horien artean, zalantzak argitzeko datuen arduradunaren kontaktua dago.