Albisteak

2024(e)ko irailaren 11(a) 12:23-12:23

Bizkaiko katastro-balioak berrikustea

GeoBizkaiaren datu espazialen bisoreak katastro-datuak mapan kontsultatzeko aukera ematen du.

Bizkaiko Katastroa datu-base bat da, eta Bizkaiko ondasun higiezinei buruzko informazioa gordetzen da bertan. Ondarearen balioaren adierazle izateaz gain, Informazio Geografikoaren Sistema ere bada Katastroa, eta datu-iturri garrantzitsu bihurtu da. Beste administrazio publiko batzuek ez ezik, enpresek ere gero eta gehiago eskatzen dituzte datu horiek, Katastroko informazioa gure lurraldean lan egiteko erabiltzen duten aldetik.

Katastroko balioa higiezinen balio fiskala da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak modu objektiboan zehazten du, eskura dauden datuetan oinarrituta eta udalerri bakoitzeko balio-txostenean ezarritakoaren arabera. Batez ere, zerga-oinarria kalkulatzeko erabiltzen da, hala nola Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) kasuan.

2025eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean katastro-balio berriak, egungo balioak berrikusi ondoren. Horren aurretik, titularrek jakinarazpen bat jasoko dute, beren higiezinen katastro-balio berrien berri emateko.

Bizkaiko katastro-datuen kontsulta

GeoBizkaiaren datu espazialen bisoreak katastro-datuak mapan kontsultatzeko aukera ematen du, hala nola industrialdeak, lurzatiak, lurzoru mota (hiri-lurzorua ala landa-lurzorua), eraikinak, orubeak edo udalerrien mugak.

Nola kudeatzen dira katastro-datuak?

Aldundiak katastro-datuak eskuratzeko eta gordetzeko sistema bat du, eta aldian-aldian eguneratzen da sistema hori, informazioa kalitate gorenekoa dela bermatzeko.

Kalitatezko datuak izanik eskura, zerbitzu publiko eraginkorragoak eskain daitezke, izapideak sinplifikatu, sailen arteko koordinazioa sustatu, kostuak aurreztu eta abar.

Katastroko informazio gehiena irekia da, eta herritar guztientzat da eskuragarri.

Katastro-datuen kontsulta

GeoBizkaiaren datu espazialen bisoreak katastro-datuak mapan kontsultatzeko aukera ematen du, hala nola industrialdeak, lurzatiak, lurzoru mota (hiri-lurzorua ala landa-lurzorua), eraikinak, orubeak edo udalerrien mugak.

Horri guztiari Lurralde Plangintzari eta Hiri Antolamenduari buruzko datuen geruza gehitu behar zaio; edozein unetan kontsulta daitezke datu horiek, herritarrei zein sektoreko profesionalei eskaintzen zaien informazio-zerbitzu osatu bat izanik.