Albisteak

2024(e)ko irailaren 5(a) 09:09-09:09

GeoBizkaiak ATOM zerbitzuan oinarritutako INSPIRE deskarga-zerbitzua txertatu du

Webgune batean informazio geografikoa iturri edo feed moduan argitaratzeko aukera ematen du zerbitzuak.

Orain, GeoBizkaiaren Zerbitzu Estandarrak (OGC) ataletik, ATOMen oinarritzen den INSPIRE deskarga-zerbitzua ere izango da eskura. Webgune batean informazio geografikoa iturri edo feed moduan argitaratzeko aukera ematen du zerbitzuak.

INSPIREren ATOM bat XML formatuko fitxategi bat da, eta nabigatzaileek luzapenen bitartez identifikatzen eta bistaratzen dute. Feed bakoitza datu-multzoei buruzko informazioa duten sarrerek osatzen dute. ATOMen feed batek hainbat motatako sarrerak izan ditzake, hala nola testuak edo irudiak, eta, gure kasuan, datu espazialen multzoak.

IOC Task Force lantaldeak INSPIRE deskarga-zerbitzuak inplementatzeko argitaratu duen gida teknikoan deskribatutako gomendioak betetzen ditu zerbitzuak.

Datu espazialak deskargatzeko ATOM zerbitzua bi mailatan egituratzen da:

  • 1. maila: sarrera gisa jasotzen du deskarga-informazioa eskaintzen duen datu-multzo bakoitza.
  • 2. maila: datu-multzoa deskargatzeko fitxategi bakoitzerako sarrera edo “entry” espezifiko bat du. Sarrera bakoitzak datu tipologia bakarra izan dezake (esate baterako, GML, ShapeFile eta abar), eta koordenatu-sistema bati erreferentzia egin.
Atom iturrien egituraren eskema

GeoBizkaian, zerbitzu eta datuen katalogo bat eskaintzen dizugu, informazio geografikoa eskuratzea, bistaratzea eta deskargatzea errazagoa izan dadin. ATOM zerbitzuez gain, WMS, WMTS eta WFS zerbitzuak ere eskaintzen dira, mapak bistaratzeko, analisi espazialak egiteko, datuak manipulatzeko eta zure mapak sortzeko.

Informazio gehiago aurki dezakezu INSPIRE deskarga-zerbitzuak inplementatzeko gida teknikoan.