Albisteak

2024(e)ko ekainaren 6(a) 09:05-09:05

Bizkaiko Foru Aldundiak datu geografikoen gobernantza estrategia aurkeztu du

Bizkaiko Foru Aldundiak Datu Espazialen Tokiko Azpiegiturari buruzko saio monografiko batean parte hartu du, eta bertan, datu geografikoaren gobernantzari buruz duen ikuspegiaren berri eman du.

Bizkaiko Foru Aldundiak Datu Espazialen Tokiko Azpiegiturari buruzko saio monografiko batean parte hartu du, eta bertan, datu geografikoaren gobernantzari buruz duen ikuspegiaren berri eman du, bai eta GeoBizkaia garatzen ari den informazio geografikoko proiektuen berri ere.

Tokiko DEA lantaldean estatuko tokiko eta eskualdeko administrazioek parte hartzen dute, eta datu geografikoen kudeaketaren inguruko esperientziak, proiektuak eta toki-administrazioaren lankidetzako erabilera-kasuak partekatzeko foroa da.

Bizkaiko Foru Aldundiak sailen informazioa zentralizatzearen alde egin du, kudeaketa koordinatuko egitura baliatuz. Datu geografikoen arloan gakotzat hartzen da datu globalaren estrategiarekin bat etortzea, barneko eta kanpoko sarbidea erraztea eta eskuragarri dagoen informazioaren erabilera maximizatzea.

Gaur egun, hainbat lan ildo garatzen dira, besteak beste: Kokatu, Geobisore berria garatzekoa; Banaka, aplikazioak Geobisorera migratzeko eta sartzeko; Bilaka, datu geolokalizatuak tratatzeko eta argitaratzeko; eta Geotari, GeoBizkaiaren webgunea.

GeoBizkaia Bizkaiko DEA da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Informazio Geografikoko Sistemari homogeneotasuna eta gardentasuna ematea ditu helburu. Ekimena informazio geografikoa partekatzeko eta hedatzeko helburuarekin sortu zen, Bizkaiko eraldaketa digitalean erreferente bihurtzeko.

Sartu saioaren bideora (01:31)