Albisteak

2024(e)ko apirilaren 10(a) 15:30-15:30

Doitasun Handiko Nibelazio Sarearen zehaztasunak kontsultatzeko aukera ematen du Geobizkaiak, azpiegitura handiak eraikitzeko funtsezkoa den informazioa

Doitasun Handiko Nibelazio Sarea, NAP SAREA ere esaten zaio, eremu geografiko jakin batean erreferentzia gisa erabiltzen diren altuera kontrolatzeko puntuen multzoa da.

Sare hau ingeniaritza zibileko, topografiako, arkitekturako edo arkeologiako adituek erabiltzen dute, eta funtsezkoa da azpiegitura handien eraikuntza planifikatzeko, hala nola zubiak edo errepideak, uholdeei aurrea hartzeko eta ikerketa zientifikoak egiteko.

Puntu horietako bakoitzari buruzko informazioa eskuragarri dago PDF formatua duen erreseina edo fitxa oso batean eta GeoBizkaiaren bisorean kontsultatu daiteke -Oinarrizko kartografia laukitxoa markatu eta sare geodesikoa hautatu hemendik- eta baita Open Data Bizkaiaren gordailutik deskargatu ere.

Doitasun Handiko Nibelazio Sareari seinale berriak gehitu zaizkio Orozko, Artea, Getxo, Mungia, Meñaka, Bermeo, Gamiz-Fika, Larrabetzu, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Durango, Ermua eta Malllabian.

Doitasun Handiko Nibelazio Sarearen informazioa GeoBizkaiak eskaintzen duen guztiaren zati bat baino ez da, garraioa, errepideak, katastroa edo hirigintza planeamenduari buruzko datuak ere ematen ditu, besteak beste.


Bideoak