2023(e)ko otsailaren 24(a) 10:45

Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren laugarren edizioaren aurkezpena

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak, Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren 4. edizioa aurkeztuko dute. Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak eta zuzendari berriak sustatzeko helburua du.  Aurkezpenean izango dira: Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatua; Alberto Iñurrategi, Mendi taldearen eta Ekitaldien koordinatzailea Ternua Group-en; eta Jabier Baraiazarra, Mendi Film Elkarteko Presidentea.