27 DE urtarrila DE 2025 15:29

Rekalde Aretoa berriro ireki da bitartekaritza eta hezkuntza artistikoaren aldeko programazioarekin

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Rekalde Aretoak ateak ireki ditu berriro urtarrilaren 28an, espazio berrituarekin eta egungo artea eta kultura gizarteari hurbiltzeko konpromiso sendoarekin.

Sarrera berria du Iparragirre kaleko 21. zenbakitik eta 1.000 metro koadro baino gehiagoko espazioa. Horietatik 800 metro koadro erakusketetarako erabiltzen dira.

Hemendik aurrera, ordutegi honetan bisitatu ahal izango da aretoa: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan,11:00etatik 15:00etara.

Etapa berri honetan, Rekalde Aretoak programazio inklusibo baten aldeko apustua egin du, hainbat kolektibok erakusketez, jarduerez eta hezkuntza-proposamenez goza eta ikas dezaten.

Hori lortzeko parte-hartzeko dinamikak, artistekin esperientziak eta elkarrizketak antolatuko dira.

Rekalde Aretoak izan nahi du euskal arte garaikidearen erreferentziazko tokia eta sortzen urteak daramatzaten artistentzako eta artista ezagunentzako harrera espazioa.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia Rekalde Aretoaren inaugurazio-ekitaldiko buru izan da.

Ekitaldi honetan esan duenez etapa berri honetan aretoak pertsonak jartzen ditu erdigunean, arte garaikidea askotariko publikoarengana hurbiltzeko tresna pedagogikoak eta bitartekaritzakoak eskaintzen baititu.

Ekitaldi berean, Alicia Fernández Rekalde Aretoko zuzendariak esan duenez instalazioak eta aretorako sarrera berritu dira egungo behar artistikoetara egokitzeko eta hiriko beste erakunde kultural batzuekin lotura hobea izateko.

Inaugurazio-programazioa

Rekalde aretoaren inaugurazio-jardueren programa urtarrilaren 28tik otsailaren 9ra gauzatuko da.

Goizeko jardueretara joan nahi dutenek aurretik izena eman behar dute 944 068 532 telefonora deituta edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidalita.

Programazio hau osatzen duten jarduerak dira:

Urtarrilaren 28a, asteartea

  • 11:00. Zer soinu du Rekaldek? Bitartekaritza-jarduera espazioa zentzumenen bidez ezagutzeko.
  • 17:30. Rekalde Aretoa proiektuaren aurkezpena.
  • 18:00. Lanean Rekalde en obras bideoaren proiekzioa.

Urtarrilaren 29a, asteazkena

  • 09:00. ONDARHez II. Topaketa.
  • 18:00. Jose Pablo Arriaga eta Garazi Etxaburu artisten performancea.

Urtarrilaren 30a, osteguna

  • 11:00. Zer soinu du Rekaldek? Bitartekaritza-jarduera espazioa zentzumenen bidez ezagutzeko.
  • 18:00. Ibon RGk eta Garazi Navasek Rekalde Aretoan dauden obrei omenaldia egiten diete soinuen bidez.

Urtarrilaren 31, ostirala

  • 11:00. Zer soinu du Rekaldek? Bitartekaritza-jarduera espazioa zentzumenen bidez ezagutzeko.
  • 18:00. Lanean Rekalde en obras. Tokiko sortzaileen topaketa.

Otsailaren 1a, larunbata

  • 11:30. Hutsa zeharkatu tailerra familian 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.
  • 18:00. Fashion Show IED Kunsthal Bilbao. Diseinatzaile gazteen bildumen desfilea.

Otsailaren 2a, igandea

11:30. On the Road tailerra familian eta ingelesez 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Otsailaren 4a, asteartea eta 5a, asteazkena

  • 11:00. Zer soinu du Rekaldek? Bitartekaritza-jarduera espazioa zentzumenen bidez ezagutzeko.
  • 18:00. Lanean Rekalde en obras. Tokiko sortzaileen topaketa.

Otsailaren 6a, osteguna

  • 11:00. Zer soinu du Rekaldek? Bitartekaritza-jarduera espazioa zentzumenen bidez ezagutzeko.
  • 18:00. Elena Aitzkoak Prístino Eco hitzaldi artistikoa aurkeztuko du.

Otsailaren 7a, ostirala

  • 12:00. Artea eta memoria lantzeko Gogoratzen? tailerra 60 urtetik gorakoentzat.
  • 18:00. Lanean Rekalde en obras. Tokiko sortzaileen topaketa.

Otsailaren 8a, larunbata

  • 12:00. Saio irekia - Kantxa Librea 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat.
  • 18:00. Laura Sam poetak La palabra que habita aurkeztuko du.

Otsailaren 9a, igandea

11:30. Laino Artean teknologia eta arte tailerra 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.


Vídeos

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp