2025(e)ko azaroaren 22(a) 18:30

Euskal Pilotaren Nazioen Ligaren edizio berriaren aurkezpena

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

harrera

Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek,
Foru Jauregian hartu ditu
Euskal Pilotaren Nazioen Ligaren edizio berrian
parte hartuko duten antolatzaileak
eta 10 herrialdeetako ordezkariak.

Liga hori azaroaren 23tik 29ra jokatuko da
Barakaldoko eta Bilboko frontoietan.
Parte hartuko duten herrialdeak dira:
Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko,
Argentina, Bolivia, Portugal, Estatu Batuak,
Txile eta Kuba.

Txapelketa oso garrantzitsua izango da,
irabazleak sailkatuko direlako
Argentinako Venado Tuerton jokatuko den
2026ko Munduko Pilota Txapelketarako.

Oso garrantzitsua izango da
berriro bilduko dituelako ere
hainbat herrialde eta modalitatetako pilotariak.
Horrela, Euskadi euskal pilotaren erreferente
bilakatuko da mundu mailan.

Gainera, Euskal Selekzioarentzat
kirol erronka handia da,
eta aukera berri bat etxean
ezker paretako eta 36 metroko espezialitateetan
duen maila bikaina erakusteko.

Euskal erakundeak pozik daude
Bizkaian nazioarteko ekitaldia hartzearekin,
kirol-konpromisoa eta euskal pilotarekiko
harrotasuna erakusten duena.
Kirol haur gure nortasun kulturalaren parte baita.

Ekitaldian parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako
eta Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioko ordezkariek.

Parte dute ere Euskadiko Pilota Federazioko
eta Bizkaiko Pilota Federazioko ordezkariek
eta Bizkaiko Foru Aldundiko

eta Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariek.

 

Hiztegia:

Ezker paretako modalitatea: euskal pilotaren modalitatea.
Aurrean pareta handi bat eta ezkerraldean horma luze bat
dituen frontoi batean jokatzen da.
Pilotak ezker paretan errebotea egin dezake jokoan.

36 metroko modalitatea: jokatzen den frontoia
36 metro luze da.

Nortasun kulturala: leku berean bizi diren pertsonek
partekatzen dituzten ohitura, tradizio, sinesmenak eta bizimoduak.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp