2025(e)ko maiatzakren 22(a) 13:20

“Bertso Ardatz” Bizkaiko adinekoentzako egoitzetara ongizatea eramateko kultura-ekimena

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Leixuri Arrizabalaga eta Amaia Antxustegi

Bizkaiko adinekoentzako egoitzek bigarren urtez jarraian parte hartuko dute Bertso Ardatz kultura-ekimenean. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du adinekoentzako egoitzekin lankidetzan.

Ekimen horretan jarduerak antolatzen dira. Bertsolariek egoitzetara bisita egiten dute eta bertan bizi direnekin oroitzapenak, bizipenak eta anekdotak partekatzen dituzte, bertsoen inprobisazioaren bidez.

Saio bakoitza baino lehen, egoitzetako dinamizatzaileek adineko pertsonekin batera lan egiten dute, bertso tradizionalen eta herri-kanten inguruan dituzten gustuak jakiteko.

Ondoren, informazio hori bertsolariei helarazten zaie, saio pertsonalizatuak presta ditzaten. Horri esker, indartu egiten da bertsolarien eta egoitzetako parte-hartzaileen arteko lotura.

Proiektu honen helburua da pertsonen bizi-kalitatea eta osasun mentala hobetzea, umorearen, artearen eta pertsonen arteko harremanen bidez.

Ekimen honen lehen edizioa 2024an ospatu zen. Orduan jada "Bertso Ardatz" ekimenak erakutsi zuen esperientzia onuragarria dela, memoria sustatzeko, burua aktibo mantentzeko eta parte hartzen dutenen lotura sozialak eta emozionalak indartzeko.

Baita bakardadeari eta depresioari aurre egiten laguntzen du, kideen arteko elkarrizketa sustatzen du, eta bizipenak partekatzeko espazioak sortzen dira.

Bigarren edizio honetan, iaz parte hartu zuten zentroek parte hartuko dute berriro: Gernika, Dima, Orozko, Ondarroa, Zeberio, Lekeitio, Durango, Otxandio, Leioa, Bermeo, Sondika eta Amorebieta-Etxano.

Edizio honen azken jarduera uztailaren 7an izango da Markinan.

Proiektuaren helburua da adinekoak euskal kulturaren protagonista aktibo izatea parte hartzeko eta emozioak adierazteko onuragarria den jarduera kultural eta ludiko baten bidez.

Ludikoa:
aisialdiarekin, denbora-pasarekin eta dibertsiorekin zerikusia du.

Bideoak