2026(e)ko maiatzakren 13(a) 15:04

TUMO Bilbao-Bizkaia zentroa ireki dute

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea, Ekonomia Sustatzeko Saila

Tumo

Elixabete Etxanobe: "Bizkaiak urteak daramatza lanean talentuaren alde, etorkizuneko eragiletzat hartuta, ez baita eslogan hutsa. Azken batean, gizartearen etorkizuna bermatzearren, estrategia horrek gazteei aukerak eskaintzen dizkie beren bizitza- eta lanbide-proiektua hemen gauza dezaten"

”La Caixa” Fundazioak,
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak
TUMO Bilbao-Bizkaia zentroa sortu dute.
Zentroa Azkuna Zentroan dago,
eta Estatuko lehenengo TUMO zentroa da.

”La Caixa” Fundazioak 10 milioi euro
inbertituko ditu datozen 4 urteetan
TUMO martxan jarri ahal izateko.

”La Caixa” Fundazioak
hitzarmen bat sinatu du TUMO Armeniarekin
TUMO eredua Euskadin ezarri ahal izateko.
Armenian sortu zuten
gazteentzako ikaskuntza-eredu hori.

Zer da TUMO?

TUMO hezkuntza-programa bat da
12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza,
Arte eta Matematika) arloen ikasketetan oinarritzen da.

Gazteek gai asko ikas ditzakete.
Adibidez, zientzia, teknologia, artea, programazioa,
diseinua, musika, zinema, robotika
eta sorkuntzarekin lotutako beste gai batzuk.

Ikaskuntza-ereduak teknologia,
sorkuntza eta ikaskuntza praktikoa
elkartzen ditu.

Nola funtzionatzen du TUMOk?

Gazte bakoitzak interesatzen zaizkion
gaiak aukera ditzake.
Ondoren, honako hauen bidez ikasiko du:

  • jarduera praktikoak
  • tailerrak
  • proiektuak
  • profesionalen laguntza.

Gazte bakoitzak ikasteko berezko erritmoa dauka.
Hasieran, 8 ikaskuntza-arlo izango dira:

  • robotika
  • argazkigintza
  • bideo-jokoak
  • diseinu grafikoa
  • zinema
  • programazioa
  • musika
  • animazioa.

Aurrerago, gehituko dira
3D modelatua eta adimen artifiziala.

Datak, izena ematea eta ordutegiak

Udako jarduerek Summer Sessions dute izena.
Ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango dira.
80 plaza izango dira,
egunean 4 ordukoak.

Ikasturtea 2026ko urriaren 5ean hasiko da.
Gazte bakoitza astean 4 orduz joango da.

Izen-emateak maiatzaren 13an hasiko dira.
Interesdunek TUMO Bilbao-Bizkaiaren web gunean
eman dezakete izena.

TUMO Bilbao-Bizkaia zentroa irekita egongo da:

  • Astelehenetik ostiralera,
    16:00etatik 20:00etara.
  • Larunbatetan,
    09:00etatik 13:00etara.

Proiektuaren helburuak

Proiektuak nahi du:

  • gazteei talentua garatzen lagundu
  • sorkuntza bultzatu
  • gaitasun digitalak hobetu
  • aukera-berdintasuna eskaini.

Aldi berean, gazteak
etorkizuneko lanetarako eta erronketarako
prestatu nahi ditu.

2026-2027 ikasturtean,
TUMOk mila ikasle hartuko dituela uste dute.
6 talde izango dira,
bakoitza 170 gazte ingururekin.
2027-2028 ikasturtetik aurrera,
1.500 ikaslera handitzea espero dute.

TUMO eredua

Gazte batek TUMOn izena ematen duenean,
lehenengo hilabetean ikaskuntza-gai guztiak
ezagutuko ditu.
Horretarako TUMO Path programa erabiliko du.

Gero, gehien gustatzen edo interesatzen zaizkion
4 gai aukeratuko ditu.
Adibidez, argazkigintza, animazioa,
robotika eta diseinu grafikoa.

Gazte bakoitzak modu pertsonalizatuan,
eta bere erritmoan ikasiko du.
Ikasturtean zehar honakoak izango dituzte:

  • autoikaskuntzako asteak
  • tailer praktikoak
  • proiektuak profesional espezializatuekin.

Horrela, gazteek ikasitakoa
praktikan jar dezakete benetako egoeratan.

Autoikaskuntzako jarduerak
gaitasun berriak ikasteko
ariketa labur eta praktikoak dira.

Laguntzaileek ikasleei lagunduko diete,
dudak argituko dizkiete
eta motibatuko dituzte.

Gazte batek tailer bat bukatzen duenean,
gaitasun berriak ikasten jarrai dezake
beste hilabete batez,
eta ondoren, tailer berri batean izena eman dezake.

Tailerrak izan daitezke, adibidez:

  • film labur bat sortzea
  • abesti bat grabatzea
  • robot bat programatzea.

Egindako lanak TUMO Porfolioan
gordeko dira.
Porfolioak ikasitako gaitasunak
erakusteko balio du.

Gainera, TUMOk proiektuen laborategiak
antolatzen ditu
teknologian eta diseinuan aritzen diren
mundu osoko profesionalekin.

Urtero, TUMOrekin,
100 espezialista baino gehiago
gazteekin elkarlanean aritzen dira
benetako proiektuetan lan egiteko.

TUMO munduan

TUMO nazioarteko programa da.
TUMOk munduko hainbat herrialdetan
eta hiritan ditu zentroak:
Paris, Berlin, Lisboa,
Los Angeles edo Buenos Aires.

60 mila gaztek baino gehiagok
hartu dute parte programa honetan.

TUMOren aurkezpen ofiziala

TUMOren aurkezpenean honakoak egon dira:

  • Juan Mari Aburto Bilboko alkatea.
  • Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia.
  • Marie Lou Pazian  TUMOren sortzailea.
  • Esther Planas ”La Caixa” Fundazioko
    zuzendari nagusi albokoa.

Hiztegia

Robotika: robotak sortzeko eta kontrolatzeko
teknologia, programazioa eta ingeniaritza
elkartzen dituen jarduera.

Sorkuntza: ideia berriak izateko eta gauzak egiteko
edo konpontzeko modu desberdinak aurkitzeko gaitasuna.

3D modelatua: ordenagailu bat erabiliz
objektuak edo hiru dimentsioko espazioak
sortzeko teknika.

Adimen artifiziala: ordenagailuei eta makinei
pertsonek egiten dituzten antzeko
lanak egiteko aukera ematen dien teknologia.
AA ere deitzen zaio.

Gaitasun digitalak: teknologia erabiltzeko
beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak.


Bideoak


Audioak