2026(e)ko urriakren 09(a) 14:25

Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen simulakro bat egin du Zallan

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

INFOBIk baso-entrenamenduak egiten jarraitzen du eta simulakro bat egin du Zallan

Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen simulakro bat
antolatu zuen Zallan.
Simulakro bat ariketa bat da,
sute bat bezalako larrialdi-egoera batean
nola jokatu behar den praktikatzeko balio du.

Zallako abiazio-pista zaharrean
egin dute ariketa.

Baso-suteak itzaltzen parte hartzen duten
taldeek nola lan egiten duten
eta koordinatzen diren ikustea da helburua.

 

Simulakroa urteko garai honetan
(udazkena-negua) egin da,
Bizkaian baso-suteak izateko arriskua handia baita.

Nola egin da simulakroa?

INFOBIko hainbat taldetako
15 pertsonek hartu dute parte ariketan.
INFOBI Bizkaiko Baso-suteetarako Larrialdi Plana da.

Simulakroan hainbat baliabide eta tresna
erabili dituzte:

  • Baso-suteak itzaltzen
    espezializatutako profesionalen 2 talde.
  • Ura garraiatzeko eta botatzeko
    prestatutako kamioiak.
  • Landaredia mozteko eta kentzeko robot bat.
  • Drone bat, hau da, piloturik gabeko
    eta urrutitik kontrolatzen den aireontzi txikia.
  • 700 eta 1.000 litro ur garraia ditzakeen
    ontzia duen helikopteroa.

Taldeek hainbat zeregin praktikatu dituzte:

  • Landaredirik gabeko guneak ireki dituzte
    suak aurrera egin dezala saihesteko.
  • Erreketa kontrolatuak egin dituzte,
    hau da, landarediak modu seguruan erre dituzte
    suteak saihesteko.
  • Ura botatzeko tutu-malguak erabili dituzte.
  • Helikopterotik ura bota dute.
  • Landarediak mozteko eta kentzeko robota erabili dute.

Taldeen prestaketa

Aldundiko Baso Zerbitzuak
urte osoan zehar antolatzen ditu
ariketak eta ikastaroak.
Baso-sute bat badago,
taldeak jarduteko prest egotea da helburua.

Beste lurralde batzuetako profesionalekin ere
jarduerak egiten dituzte
beste lan egiteko modu batzuk ezagutzeko:

  • Abuztuan eta irailean:
    Baso Zerbitzuko eta Basalaneko
    profesionalen 3 taldek
    Galiziara bidaiatu zuten.
    Han, Galiziako Xuntaren taldeekin
    entrenamenduak egin zituzten.

  • Maiatzean:
    INFOBIko profesionalek Derion
    ikastaro batean parte hartu zuten.
    Andaluziako baso-suteen zerbitzuko espezialista batek
    suteak nola sortu eta aurrera egiten duten
    aztertzen erakutsi zien.

Gainera, INFOBIko profesionalak
beste lurralde batzuetako larrialdietako taldeekin
elkarlanean aritzen dira laguntza behar dutenean.

Adibidez, 2025ean Leonen eta 2026an Madrilen
izandako baso-suteak itzaltzen parte hartu zuten.

Esperientzia horiek prestakuntza hobetzen dute
eta suteak daudenean jokatzeko
beste modu batzuk ezagutzen dituzte.

600 profesional INFOBIn

INFOBIk hainbat zerbitzutako
600 profesionalen laguntza koordinatzen du:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zerbitzua.
  • Basalan, mendietan eta ingurumenean
    lanak egiten dituen enpresa publikoa.
  • Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile
    eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileak.

Baso-sute bat dagoenean, INFOBIk
talde hauen lana antolatzen du
eta bakoitzak zer egin behar duen agintzen du.

Urte osoan zehar, prebentzio-, zaintza-
eta prestakuntza-jarduerak antolatzeaz ere
arduratzen da.

Suteak prebenitzea
eta taldeak azkar eta koordinatuta jarduteko
prest egotea dira helburuak.

Prebenitzeko lan egitea

Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat lan egiten ditu
mendiak zaintzeko eta sute-arriskuak gutxitzeko.
Adibidez:

  • Basoak ondo mantentzea.
  • Landaredia kontrolatzea eta kentzea behar denean.
  • Bideak eta mendietarako sarrerak mantentzea.
  • Mendietako zaintza- eta mantentze-lanak antolatzea.

Lan horiek suteak prebenitzen laguntzen dute.
Sute bat dagoenean, larrialdietako taldeak
iristea eta lan egitea ere errazten dute.

2026ko apirilean, Bizkaiko Batzar Nagusiek
Mendiei buruzko Foru Arau berria onartu zuten.
Bizkaiko mendiak nola zaindu eta kudeatu behar diren
ezartzen du arau horrek.
Baso-suteak prebenitzeko
eta mendiak ondo mantentzeko neurriak ere ditu.

 


Bideoak


Audioak