2026(e)ko ekainakren 04(a) 13:35

Euskal Museoa Bilbaok ateak irekiko ditu berriz ere

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea, Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Euskal Museoa

Elixabete Etxanobe: "Hemendik aurkezten gara mundura, eta hemen aurkitzen dugu gure memoria: gaurtik iraganera doan haria."

Ekainaren 10ean, Euskal Museoa Bilbaok
ateak irekiko ditu berriz ere.
Horretarako, eraldaketa sakon bat
egin du museoak espazio modernoagoa,
irisgarriagoa eta pertsona guztientzat
irekia izan dadin.
Baita gaurko euskal kulturari
lotuta egon dadin ere.

Euskadiko pertsonentzako
eta gure lurraldea bisitatzen dutenentzako
euskal kulturara sarbidea izatea da
museoaren helburua.

Museoaren sarrera doakoa izango da
ekainaren 21era arte.
Horrela, pertsona gehiagok
proiektu berria eta egindako aldaketak
ezagutu ditzakete.

Museo berritua

Berrikuntzak aldaketak ekarri ditu eraikinean
eta erakusketak aurkezteko moduan.
Orain, museoak eskaintzen duen esperientzia
erakargarriagoa eta parte-hartzaileagoa da.

Proposamen berriak
euskal historia eta ohiturak batzen ditu
gaurko kultura erakusteko
eta azaltzeko moduekin.

Museoak 50 mila pieza
baino gehiagoko bilduma du.
Berrikuntzari esker,
objektu gehiago erakutsi ahal izango dituzte,
eta hainbat pieza maiz aldatuko dira
bisitak desberdinak izan daitezen.

Gainera, orain arte publikoari
erakutsi ez zaizkion piezak
berreskuratu eta zaharberritu dituzte ere.

Euskarak toki oso garrantzitsua du
museo berrian.

Museoaren ibilbideak euskal historia,
eboluzioa eta euskarak euskal kulturan
duen garrantzia erakusten ditu.

Obra egiteko 20 milioi euroko
inbertsioa egin da.
Bizkaiko Foru Aldundiak
eta Bilboko Udalak eman dute diru hori.

Berrikuntzari esker, museoak
honakoak lortu ditu:

  • 5 mila metro koadro gehiago
    ditu orain erakusketetarako.  
  • Irisgarriagoa da.
  • Jasangarriagoa da.
  • Museoa gaurko beharretara egokitu dute.

Ia 800 profesionalek hartu dute parte
berrikuntza lanetan.

Museoaren espazio nagusiak

Miserikordia
Bisitariei ongi etorria
ematen die gune honek.
Hemen lurraldearekin
eta euskal ondarearekin lotutako
pieza garrantzitsuak erakusten dituzte.

Klaustroa
Euskal historiaren eta kulturaren
ikuspegi orokorra aurkezten du.
Espazio honetan dago Mikeldiko idoloa,
museoaren pieza ezagunenetako bat.

Unamuno
2. fase batean zabalduko da.
Honakoak izango ditu:
Bilboren historiari lotutako aretoa,
gastronomia-laborategia,
piezak gordetzen dituen
bisita daitekeen biltegia
eta aldi baterako erakusketetarako espazioa.

Kurtze
Jarduerak eta zerbitzuak eskaintzeko espazioa da.
Hemen honakoak daude: liburutegia,
hitzaldiak edo topaketak egiteko aretoak
eta hezkuntzako tailerrak
eta familientzako jarduerak egiteko espazioak.

Publiko guztietarako jarduerak

Euskal kultura adin guztietako
pertsonengana hurbiltzea da helburua.

Museoak honakoak eskainiko ditu:
bisita gidatuak, familientzako jarduerak,
ikastetxeetarako programak,
tailerrak eta kultura-jarduerak.

Museoak webgunea ere berritu du.
Erabiltzeko errazagoa izango da,
eta edonondik museoaren bilduma
eta jarduerak ezagutu ahal izango dira.

 

Gainera, museoak herritarrekin duen
harremana indartu nahi du
Museoaren Lagunen bidez.
Horri esker, erakundearen bizitzan
modua aktiboagoan parte hartu ahal izango da.

Agintariak aurkezpenean

Museo berriaren aurkezpenean
honakoek hartu dute parte:
Juan Mari Aburto Bilboko alkate
eta museoaren presidenteak;
Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak;
eta Sorkunde Aiarza Museoko
zuzendari-kudeatzaileak.
Han egon da proiektuaz arduratu den
Antonio Vaillo arkitektoa ere.

Elkarrekin Miserikordia eraikina bisitatu dute
bildumaren pieza handiak ezagutzeko,
hala nola 1940ko hamarkadan
Bilboko Victor jatetxerako egindako sukaldea.
Baita museoak jaso duen azken dohaintzetako bat:
Francisco Urrak Bilbon zeukan
aulkien lantegiaren multzoa.

Arratsaldez, Imanol Pradales lehendakaria
egon da inaugurazio ofizialean.

Hiztegia:

Irisgarria: erraz erabil daitekeen gauza baten
edo erraz sar daitekeen espazio baten ezaugarria.

Jasangarria: ingurumena zaintzen laguntzen du,
eta baliabideak modu arduratsuan erabiltzen ditu,
etorkizunean pertsonek ere aprobetxa ditzaten.

Ondarea: komunitate batentzat balio historikoa,
kulturala, artistikoa edo naturala duten,
eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren
leku bateko ondasun materialen
eta ez-materialen multzoa.

Gastronomia-laborategia: pertsonek janariarekin
eta sukaldaritzarekin ikasi, probatu
eta jarduerak sor ditzaketen espazioa.


Bideoak


Audioak