2026(e)ko apirilakren 27(a) 13:08

Proiektu berria aurkeztu dute Plentzian Txipio auzoan oinezkoen eta ibilgailuen mugikortasuna hobetzeko

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila, Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila

Etxanobek Txipioko bidea berrantolatzeko lanak aurkeztu ditu Plentzian

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak
Plentziako alkatearekin batera,
Plentzian bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko
proiektu bat aurkeztu du.

Proiektu horrekin honako helburuak
lortu nahi dituzte:

  • Ibilgailuen eta oinezkoen mugikortasuna
    hobetzea inguru horretan.
  • Segurtasun gehiago egotea errepidean.
  • Espazio erosoagoak eta irisgarriagoak sortzea.
  • Ingurumena zaintzea.

Helburu horiek bete daitezen,
honakoak dira egingo diren jarduketa nagusiak:

  • BI 2122 errepidean biribilgune berria eraikiko dute.
  • Txipio auzoan sarbide berriak sortuko dituzte.
  • Metroaren disuasio-aparkaleku bat egingo dute.
    80 aparkatzeko leku baino gehiago izango ditu.

Obrak uda ondoren hasiko dira,
eta 12 hilabete inguru iraungo dute.
Helburu bakoitza betetzeko
hainbat jarduketa egingo dituzte.

Inguruan ibilgailuen eta oinezkoen
mugikortasuna hobetzeko

Jarduketak:

  • 2 autobus geraleku sortzea,
    bat noranzko bakoitzean.
  • Autobusei zirkulazioa oztopatu gabe
    gelditzeko aukera emango dien diseinua sortzea.
  • Gorliz-Plentzia autobus linearen ibilbidea hobetzea.
  • Bidegorrirako dagoen tokia zabaltzea,
    bizikleta gehiago erabili dadila bultzatzeko.

Errepidean segurtasun gehiago izateko

Hori lortzeko BI 2122 errepidean
biribilgune berria sortuko dute.

Biribilgune berriak honakoetan lagunduko du:

  • Ibilgailuek abiadura murriztea.
  • Oinezkoen pasabideak seguruagoak izatea.
  • Txipiora errazago sartzea eta ateratzea.

Oinezkoen pasabidean dagoen semaforoa
mantenduko dute,
eta seinaleak hobetuko dituzte.

Espazio erosoagoak eta irisgarriagoak sortzeko

Jarduketak:

  • Oinezkoentzako espazio berriak sortzea.
  • Aparkatzeko leku gehiago eskaintzea.
  • Bizikletak aparkatzeko guneak eskaintzea.
  • Taxi-geltoki bat sortzea.

Ingurumena zaintzeko

Proiektuak barne ditu natura-ingurunea
zaintzeko neurriak.
Adibidez:

  • Drainatze jasangarriko sistemak.
  • Gune berdeak sortzea.
  • Ingurunea zaintzen duten materialekin
    egindako zoladurak erabiltzea.
  • Landaketak egitea
    paisaia hobetu ahal izateko.

Proiektuak 2,4 milioi euro
baino gehiagoko aurrekontua du.
Bizkaiko Foru Aldundiak
eta Plentziako udalak
jarriko dute diru hori.

Hiztegia:

Biribilgunea: Zirkulu forma duen errepideen bidegurutzea.
Trafikoa antolatzen laguntzen du.

Disuasio-aparkalekua: metrotik eta autobus geltokitik
gertu dagoen aparkalekua.
Pertsonek bertan ibilgailuak utzi,
eta bidaia garraio publikoan jarrai dezakete.

Drainatze jasangarria: euriaren ura jasotzeko
eta kudeatzeko sistema,
modu naturalean eta ingurunea errespetatuz.


Bideoak


Audioak