2026(e)ko ekainakren 16(a) 11:48

Bizkaiak enpresa eta inbertsio berriak erakarri nahi ditu

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Ochoa, Ruiz-Tagle, Basurko, Etxanobe, Garamendi, Berrojalbiz, Baelausteguigoitia eta López Atxurra

Elixabete Etxanobe: "Bizkaian, I+Gn inbertitzen duten, proiektu berritzaileak finantzatzen dituzten, kalitatezko enpleguaren alde egiten duten, jasangarritasunean aurrera egiten duten, trantsizio energetikoa gidatzen duten edo sustraitzeko konpromisoa erakusten duten enpresak abantailaz lehiatzen dira: zerga gutxiago ordaintzen dituzte eta beren proiektuak finantzatzeko erraztasun gehiago dituzte"

Bizkaiak enpresa eta inbertsio berriak erakartzeko
dituen abantaila nagusiak aurkeztu ditu Madrilen.

Bizkaiko Foru Aldundiak topaketa bat antolatu du
industria proiektuak, proiektu teknologikoak
eta energetikoak garatzeko
Bizkaiak eskaintzen dituen aukerak erakusteko.
Enpresen, erakundeen eta bankuen arloko
ordezkariekin egin da topaketa hori.

Topaketaren izena Bizkaia.Invierte izan da.
Topaketan azaldu dituzte
Bizkaiak industrian duen tradizio sendoa,
eta berrikuntzaren, prestakuntzaren
eta lankidetza publiko-pribatuaren alde
egiten duen apustua.

Kalitate oneko lanpostuak sortzen dituzten
eta garapen ekonomikoari laguntzen dioten proiektuak
erakartzea da helburua.
Bizkaia leku estrategikoa da
Bilboko portuari eta aireportuari esker.
Leku horiek beste lurraldeekin
loturak errazten dituzte.

Gainera, proiektu berriak bultzatzeko
elkarlanean aritzen diren enpresen,
unibertsitateen, zentro teknologikoen
eta prestakuntza zentroen sarea du.

Indar handiko sektoreak

Aldundiak nabarmendu du
Bizkaiak balio erantsi handiko sektoreetan
enpresa espezializatuak dituela.
Adibidez:

  • fabrikazio aurreratua
  • energia
  • mugikortasuna
  • aeronautika
  • teknologia emergenteak.

Sektore horiek produktu eta zerbitzu berritzaileak
garatzen laguntzen dute,
eta Bizkaia inbertitzeko leku erakargarria
izan dadila egiten dute.

Berrikuntzari eta ekintzailetzari laguntza

Enpresak sortzeari eta hazteari
laguntzen dioten proiektuak ere aurkeztu dituzte.
Horien artean, nabarmentzen dira:

  • BAT-B Accelerator Tower
  • Energy Intelligence Center
  • Automotive Intelligence Center
  • Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa
  • Ikerketarako eta garapen teknologikorako
    beste gune batzuk.

Zentro horiek enpresekin elkarlanean aritzen dira
teknologia berriak garatzeko,
ekoizpen prozesuak hobetzeko,
eta enplegua sortzeko.

Inbertitzeko pizgarriak

Aldundiak azaldu du Bizkaiak
zerga-sistema bat pentsatu duela
ikerketan, berrikuntzan, iraunkortasunean
eta trantsizio energetikoan inbertsioak
egiten dituzten enpresei laguntzeko.

Honakoak dira neurririk nabarmenenak:
zerga-kenkariak I+G+B jardueretarako,
eta energia berriztagarriekin, hidrogeno berdearekin
edo ekonomia zirkularrarekin
lotura duten proiektuetarako.

Enpresen proiektu berriak
errazago finantzatzeko tresnak ere badaude.

Gainera, 2026rako zerga-araudian
neurri berriak sartuko dituzte.

Honakoak izango dira neurri horien helburuak:

  • Profesional gaituak erakartzea.
  • Gazteentzako enpleguari laguntzea.
  • Prestakuntza duala bultzatzea.
  • Enpresetako belaunaldi-erreleboari laguntzea.
  • Langileen ongizatea bultzatzea.

Bizkaia.Invierterekin erakutsi nahi izan dute
inbertsio berriak iristen badira,
enpresa proiektu berriak abian jarri,
lan postu gehiago sortu
eta teknologia iraunkorragoak bultzatu daitezkeela.

Horiek guztiek Bizkaiko ekonomia
indartzen lagundu dezakete.
Baita herritarrentzako aukerak hobetzen ere.

Topaketan honakoek hartu dute parte, besteak beste:

  • CEOEko presidente Antonio Garamendik
  • Iberdrola Españako kontseilari delegatu Mario Ruiz-Taglek
  • Telefónica Españako presidente Borja Ochoak
  • BBVA Españako country manager Peio Belausteguigoitiak
  • Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak
  • Ekonomia Sustatzeko foru diputatu Ainara Basurkok
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatu Itxaso Berrojalbizek.

Hiztegia:

Berrikuntza: ideia, produktu edo lan egiteko modu berriak sortzea,
lehendik dagoena hobetzeko.

Iraunkortasuna: ingurumena zaintzen laguntzen duen zerbait,
baliabideak modu arduratsuan erabiltzen dituena,
pertsonek etorkizunean ere aprobetxa ditzaten.

Trantsizio energetikoa: energia garbiagoak erabiltzeko aldaketa.

Zerga-kenkariak: zergetan abantaila
jarduera jakin batzuk bultzatzeko.

I+G+b: produktuak eta zerbitzuak sortzeko edo hobetzeko
ikerketa, garapena eta berrikuntza.

Ekonomia zirkularra: hondakinak murriztea
eta materialak berrerabiltzea bilatzen duen eredua.

Prestakuntza duala: ikastetxe batean eta enpresa batean
ikastea batzen duen sistema.


Bideoak


Audioak