2025(e)ko urtarrilakren 03(a) 10:00

Herritarrek “oso ondo” nota eman diote Bizkaiko bizi-kalitateari

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko iritzi publikoaren azterketa

Bizkaiko Foru Aldundiak iritzi-azterketa bat egin du Bizkaiko herritarrek euskal erakundeei buruz eta bizi diren lurraldeko bizi-kalitateari buruz zer pentsatzen duten jakiteko.

Iritzi-azterketa honetarako telefono bidezko inkesta egin zen. 2024ko azaroaren 25etik 29ra bitartean, Bizkaian bizi diren 1.000 pertsonak erantzun zuten.

Iritzi-azterketaren emaitzak:

Bizi-kalitatea Bizkaian

Herritarrek 10etik 7,7 puntu eman dizkiote Bizkaiko bizi-kalitateari.

Gainera, etorkizuna Bizkaian ona izango dela uste dute eta 10etik 6,6 puntu eman dizkiote alderdi honi.

Erakundeen balorazioa

Bizkaiko Foru Aldundia da iritzi-azterketa honetan herritarrek ondoen baloratu duten euskal erakundea, 10etik 6,5 puntu lortu baititu.

Eusko Jaurlaritzak eta inkesta erantzun duten pertsonak bizi diren udalerrietako udalek baino puntuazio hobea lortu du.

Baita Europar Batasunak eta Espainiako Gobernuak baino balorazio hobea lortu du ere.

Bizkaiko herritarrak kezkatzen dituzten arazoak

Herritarrek erantzun dute gehien kezkatzen dituzten arazoak hauek direla:

  1. Ekonomia eta enplegua.
  2. Etxebizitza.
  3. Herritarren segurtasuna eta delinkuentzia.
  4. Osasuna.

Hori dela eta, herritarren ustez euskal erakundeek hurrengo bi urteetan bereziki lan egin behar dute langabeziarekin, desberdinkeriekin eta gizarte-bazterkeriarekin bukatzeko.

Alderdi politikoen balorazioa

Inkesta honetan balorazio onena jaso duten alderdi politikoak hauek dira:

  1. Euzko Alderdi Jeltzalea.
  2. Euskal Herria Bildu.
  3. Elkarrekin Podemos.
  4. Partido Popular.

Inkestan parte hartu duten pertsonek uste dute hurrengo hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskal Herria Bilduk aurreko hauteskundeetan baino boto gehiago lortuko dituztela. Eta gainerako alderdiek boto gutxiago lortuko dituztela.

Inkestatutako pertsonen erdiak baino gehiagok daki nor den Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusia eta 10etik 6,3 puntu eman dizkiote.