2026(e)ko apirilakren 08(a) 09:50

Bizkaiko suhiltzaileek 6.640 irteera egin zituzten 2025ean

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Basauriko parkea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio,
Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak (PSSZ)
6.640 laguntza-eskaerari erantzun zien 2025ean.
Hau da, batez beste 12 esku-hartze
egin zituzten egunean.

Zerbitzu hori Bizkaiko Foru Aldundikoa da,
eta larrialdi-egoeretan jarduten du.
Egoera horiek dira: suteak, istripuak,
pertsonen edo animalien erreskateak
eta arazo teknikoak edo arrisku egoerak.

Zer esku-hartze mota egin zituzten 2025ean?

3 esku-hartze mota nagusi izan ziren:

Suteak
1.714 esku-hartze.

Sute gehien kanpoko espazioetan, etxebizitzetan
eta beste motako eraikinetan izan ziren.
Fabriketan, biltegietan
eta industria-instalazioetan ere izan ziren suteak.

Suteak mendietan sortzen direnean,
suhiltzaileek aldundiko Baso Zerbitzuarekin
elkarlanean aritzen dira.

Salbamenduak
2.338 esku-hartze.

2025ean egindako salbamendu-irteerak
honakoak izan ziren:

  • Etxeak irekitzea
    arriskuan zeuden pertsonei laguntzeko.
  • Trafiko-istripuetarako laguntza.
  • Pertsonak eta animaliak
    bilatzea eta erreskatatzea
    landa-eremuetan eta mendietan.

Laguntza teknikoak
2.588 esku-hartze.

Esku-hartze horiek honakoak izan ziren:
eroritako zuhaitzak kentzea, errepideak garbitzea,
gas-isuriak konpontzea
eta erleak eta liztorrak kentzea.

Aurreko urtearekin alderatuta

2025ean 2024an baino
247 esku-hartze gutxiago egin ziren.
Presazkoak ez ziren esku-hartzeak
gutxitu zirela da horren arrazoia,
hala nola eraikinak saneatzea, zuhaitzak kentzea
edo espezie inbaditzaileei lotutako jarduketak.

Hala ere, suhiltzaileek berehala
esku hartu behar izan zituzten egoerak
apur bat igo ziren 2025ean.

Esku-hartze gehien egiten dituzten suhiltzaile-etxeak

Bizkaiko Suhiltzaile Zerbitzuak
8 suhiltzaile-etxe ditu lurraldean banatuta.
Uriostekoak (Ortuella) izan zituen
esku-hartze gehien.
Ondoren, Artatzako eta Basauriko
suhiltzaile-etxeak izan ziren.
Markina-Xemeingoak izan zituen irteera gutxien.

Suhiltzaile-etxeak kokatu dira
Bizkaiko edozein tokitan gertatzen diren
larrialdiei azkarrago erantzun ahal izateko.

Udalerrietako esku-hartzeak

2025ean, suhiltzaileek Bizkaiko udalerri guztietan
jardun zuten.
Honakoak izan ziren esku-hartze gehien
izan zituzten udalerriak:
Barakaldo, Getxo, Portugalete, Santurtzi,
Basauri, Sestao eta Galdakao.

Oro har, pertsona gehiago bizi diren udalerrietan
egiten dira esku-hartze gehien.

Esku-hartze gehien izandako egunak

Urteko egun gehienetan,
suhiltzaileek 11-20 esku-hartze egin zituzten.
Jarduera handieneko eguna
2025eko apirilaren 28a izan zen.
48 esku-hartze egin ziren egun hartan.

Egun horretan itzalaldi orokor bat
izan zen estatuan.
Eta pertsona asko harrapatuta geratu ziren igogailuetan.
Suhiltzaileek 61 pertsona erreskatatu zituzten.

Bizkaitik kanpoko larrialdietan laguntza

2025eko abuztuan, Bizkaiko
45 profesionalen talde bat Leonera joan zen
baso-sute handiak itzaltzen laguntzeko.

Suhiltzaileek, Baso Zerbitzuko
eta Basalan enpresa publikoko langileek
parte hartu zuten.

Neurri berriak eta hobekuntzak zerbitzuan

2025ean zenbait neurri hartu zituzten
suhiltzaile zerbitzua hobetzeko.

Adibidez:

  • Tasen Foru Arau berria onartu zen.
  • 2026an egingo diren
    suhiltzaileentzako plazetarako deialdi berriak.
  • Ekipamenduetarako diru gehiago.
  • Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuan (PSSZ)
    emakumeak barne hartzeko Plana.

Segurtasunaren aldeko inbertsioak

Bizkaiko Foru Aldundiak
37,7 milioi euro gastatu zituen
suhiltzaile zerbitzuan 2025ean.

Honakoak egin zituzten diru horrekin:

  • Suhiltzaile-etxeak hobetu.
  • Markina-Xemeingo suhiltzaile-etxea berritu.
  • Ekipamendu eta ibilgailu berriak.

Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzua (PSSZ)
funtsezko zerbitzua da.
442 langile ditu.
Langile horiek herritarrak eta ingurune naturala
babesteko lan egiten dute.

Hiztegia:

Esku-hartzea: larrialdi-zerbitzuek gertakari bat
edo arrisku egoeraren bat gertatzen denean
egiten duten jarduketa.

Saneatzea: arriskua sortu dezaketen edo erori daitezkeen
eraikin bateko zatiak kentzea edo konpontzea.

Espezie inbaditzaileak: leku bateko ingurune naturalari
arazoak eragiten dizkioten animaliak edo landareak.

Tasen Foru Araua: pertsonek suhiltzaileen lanagatik
noiz ordaindu behar duten azaltzen duen legea.


Bideoak