Berriak
2025(e)ko uztailaren 11(a) 13:00
Abuztuko programazioa Bizkaiko museoetan
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Uda Museoetan
Bizkaiko Foru Aldundiko museoek eta aretoek
abuztuan ere eskainiko dituzte
publiko guztientzako jarduerak.
Programa osatzen duten jarduerak dira:
bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak,
eta lurraldeko ondarearekin,
historiarekin, arkeologiarekin
eta natura-ingurunearekin lotutako jarduerak.
Museoen eta aretoen programazio osoa,
bisitatzeko ordutegiak eta erreserba egiteko modua
bizkaikoa.bizkaia.eus web-orrian begira daiteke.
Museoen eta aretoen programazioa
Muñatones gaztelua, Muskizen
Zer eskaintzen du?
Bizkaiko Erdi Aroko gotorlekurik
garatuenera bisita.
Baita Erdi Aroan Euskadin izandako
leinu-gerretan toki honek izan zuen
zereginaren azalpena ere.
Bizkaiko lehen historialaria izan zen
Lope Gartzea Salazarren eta beste batzuen
bizitza ere erakusten digu.
Bisita gidatuak:
Igandetan, 10:30ean eta 12:30ean
irailaren 7ra arte.
Abuztuko asteazkenetan 11:00etan,
aldez aurretik erreserbarekin.
El Pobal Burdinola, Muskizen
Zer eskaintzen du?
16. mendeko lantegira bisita,
bertan burdina metal bihurtzeko
eta hainbat motatako materialak egiteko
lan egiten zen.
Lantegi honetan, Juan Miguel Cortés artistaren
instalazio bat dago,
eta ikaztegia kolorez betetzen du.
Abuztuaren 14an eta 21ean, ostegunetan,
egingo da "Barbadungo esploratzaileak.
Uretako eta lurpeko abentura bat" jarduera.
Ibilbide honek ibaia zeharkatzen du,
ingurua, zuhaitzak eta haien erabilerak ezagutzeko,
hainbat probaren bidez.
Bisiten ordutegia:
Asteartetik larunbatera,
10:00etatik 14:00etara
eta 16:00etatik 19:00etara.
Igandetan eta jaiegunetan
10:00etatik 14:00etara.
Bisita gidatuak:
Orduro.
Larunbatetan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan
burdina sortzeko egiten zen prozesuaren
erakustaldiak egiten dira.
La Encartada Fabrika-Museoa, Balmasedan
Zer eskaintzen du?
Hariak egiten zituzten
XIX. mendeko fabrika zahar batera bisita.
Lan egiteko erabiltzen zituzten makinak
mantentzen ditu museoak.
Halaber, garai hartako ehungintzako
bilduma teknologikorik onena
eta osoena du Europa osoan.
Arkeologi Museoa, Bilbon
Zer eskaintzen du?
Haurrentzako koloniak arkeologiari
eta Bizkaiko historiari buruzko tailerrekin.
Aldi baterako erakusketak ere daude,
hala nola "Martiodako erlikiak".
Erakusketa honetan, metalezko ehunekin
eta hariekin jantzitako martirien
hezurren sorta bat dago.
Gainera, familia-tailerrak eskainiko ditu
abuztuko igandeetan familiek
Bizkaiko historia ezagutu dezaten,
eta haurrak egun batez
arkeologo bihurtu daitezen.
Rekalde Aretoa, Bilbon
Zer eskaintzen du?
Juan Carlos Eguillorren «Laberinto» erakusketa
bisitatu daiteke irailaren 28ra arte.
Erakusketan daude artistak sortutako
ia 1000 marrazki, komiki,
ilustrazio eta bideoak.
Ondare Aretoa, Bilbon
Zer eskaintzen du?
Aretoak "80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia"
Akuarelaren Nazioarteko Erakusketa hartuko du,
abuztuaren 30era arte.
Erakusketa honetan euskal
eta nazioarteko artisten
80 akuarela ikus daitezke.
Arrantzaleen Museoa, Bermeon
Zer eskaintzen du?
"Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea",
portuan zamak kargatzen eta deskargatzen
lan egiten duten emakumeei buruzko erakusketa.
Abuztuaren 12an, bisita berezia eskainiko dute,
1912an itsasoan lanean ari zirela
hil ziren 100 bermeotar baino gehiago oroitzeko.
Abuztuaren 7an eta 8an,
4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako
haur-tailerra egingo da euskaraz.
Arrantzari lotutako eskulanak
eta jolasak egingo dira.
Abuztuaren 28an eta 29an, toki honetan
"Literatura eta Nazioa" Euskal Herriko
Unibertsitatearen udako ikastaroa izango da.
Ikastarora joateko izena eman behar da
laidataldea@gmail.com helbidearen bidez.
Omako Basoa, Kortezubin
Zer eskaintzen du?
Naturan egindako esku-hartze artistikoa da,
800 zuhaitz baino gehiagoren gainean margotutako
irudien 30 multzok baino gehiagok osatua.
Toki hau egunero bisitatu daiteke,
eta bisita gidatuak eskaintzen dira larunbatetan.
Erreserba egin behar da webgune honen bidez:
bizkaia.eus/bosque-oma.
Txakolin Museoa-Txakolingunea, Bakion
Zer eskaintzen du?
Abuztuan, "Zatoz Uribeko txakolinaren
kolore aniztasuna ezagutzera" jardueraz
gozatu daiteke.
Jarduera honen barne dago bisita gidatua
eta 3 txakolinen dastaketa eta gilda bat.
Euskal Herria Museoa, Gernika-Lumon
Zer eskaintzen du?
"Gamazada. Gure poltsikoaren jabe"
erakusketa, irailaren 21era arte.
Erakusketak azalduko digu
lurralde honetan foraltasuna
eta autogobernua defendatzeko
egon ziren gizarte-borrokako
gertakari garrantzitsuenetako bat.
Iragana erakusten digu ere,
gaur egun euskal-nafar ekonomia-ituna
zertan den ulertzeko.
Hiztegia:
Ondarea: komunitate batentzat balio historikoa, kulturala,
artistikoa edo naturala duen leku baten ondasun
materialen eta immaterialaren multzoa,
belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena.
Arkeologia: kontserbatutako materialen aztarnaren bidez
iraganeko gizarteak aztertzen dituen zientzia.
Gotorlekua: erasoei eusteko eta babesa eskaintzeko lekua.
Emakume zamaketariak: XIX. mendean, portuan
karga eta deskarga egiten lan egiten zuten emakumeak.
Bereziki, mineralak eta bakailaoa.
Foraltasuna: Euskadiko eta Nafarroako sistema juridiko propioa,
gainerako Espainiako estatukoa ez bezalakoa.
este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp