Berriak
2026(e)ko apirilakren 13(a) 10:00
Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien 26. edizioa egingo du
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
JEP
2026ko urrian, Bizkaiak
Ondarearen Europako Jardunaldien
edizio berria egingo du.
Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak
bultzatzen dituzte jardunaldiak.
Jardunaldiek ondarearen garrantziari buruz
hausnartzen laguntzen dute.
Kultura-ondarea oso garrantzitsua da,
historiaren parte baita.
Gainera, ezin da berriro sortu,
eta ezin da ordeztu.
Horregatik, denok zaindu
eta errespetatu behar dugu.
Kultura-ondarearen barne daude:
eraikin historikoak, antzinako objektuak,
ohiturak eta bizimoduak.
Aurtengo jardunaldien helburua da
pertsonok kultura-ondarea ezagutzea,
balioa ematea eta babestea.
Edizio honetako leloa “Gure eskuetan” da.
Lelo horrek esan nahi du
ondarearen zaintza guztion ardura dela.
Hitzaldiak jardunaldiak baino lehen
Urriko jardunaldiak baino lehen,
Bizkaiko Foru Aldundiak hitzaldi-ziklo bat antolatu du.
Hitzaldiak apirila eta ekaina bitartean
egingo dira Ondare Aretoan.
Bertan, adituek hartuko dute parte,
eta honako gaiei buruz hitz egingo dute:
ondarearen kontserbazioa, kultura identitatea,
emakumeek historian egin duten lanaren aitortza
eta ondarea babesteko modu berriak.
Jardunaldiak baino lehen egingo diren hitzaldiek
ondarearen inguruan hausnartzeko,
gaur egungo arazoak aztertzeko
eta ideiak eta ezagutzak partekatzeko balioko dute.
Urrian ospatuko diren jardunaldiak
prestatzen laguntzen dute ere.
Hitzaldien gaiak
Apirilak 21
El patrimonio religioso en riesgo
(Arriskuan dagoen ondare erlijiosoa).
Abandonuagatik, ez erabiltzeagatik
eta baliabide faltagatik galdu daitezkeen
eraikin eta objektu erlijiosoei buruz hitz egingo dute.
Horiek nola babestu ere azalduko dute.
Maiatzak 12
Identitatea eta ondarea
Hitzaldi hau euskaraz izango da.
Kulturaren, balioen eta ondarearen arteko
harremana azalduko dute.
Denborarekin balio horiek nola aldatu diren
hausnartuko da ere.
Ekainak 2
Rituales de las mujeres relacionados con la muerte
(Heriotzari lotutako emakumeen erritualak)
Hildakoei lotutako antzinako praktikei buruz
hitz egingo dute.
Horietako hainbat praktika desagertu egin dira.
Hitzaldiak ondare hori berreskuratzearen garrantzia
azpimarratuko du.
Ekainak 23
La conservación y restauración del patrimonio
(Ondarea kontserbatzea eta zaharberritzea).
Ondarea nola zaintzen eta zaharberritzen den
azalduko dute.
Honakoei buruz ere hitz egingo dute:
lan- metodoak, erabaki garrantzitsuak
eta gizartearen erantzukizuna.
Ondarearen Europako Jardunaldiek
gogorarazten digute kultura-ondarea
erakundeen, profesionalen
eta gizarte osoaren ardura dela.
Ondarea zaintzea garrantzitsua da
historia mantentzeko
eta hurrengo belaunaldiei ezagutarazteko.
Hiztegia:
Ondarea: leku bateko ondasun materialen
eta ez-materialen multzoa.
Komunitate batentzat balio historikoa,
kulturala, naturala edo artistikoa du,
eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.
Hitzaldia: aditu batek beste pertsona batzuei
gai bat azaltzen dien ekitaldia.
Identitatea: pertsona-talde batek ezaugarri berak,
eta beste talde batzuetatik bereizten dituztenak dituztenean.
Errituala: ospakizun edo egun berezi batean
beti modu berean egiten diren ekintzak.