Berriak
2026(e)ko uztailakren 22(a) 12:22
Bizkaiak ordainpeko errepideetako gastua gutxitu du
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Carlos Alzaga, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako sailaren foru diputatua.
Bizkaiko Foru Aldundiak
ordainpeko errepideak erabiltzeagatik
batzuek ordaintzen duten gehieneko dirua
gutxituko du 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Neurri horren onura lortzeko,
erabiltzaileak honako hauek bete behar ditu:
Bizkaian bizitzea eta Bidesaria programan
izena eman izana.
Bidesaria programak ordainpeko errepideak
erabili ohi dituztenei laguntzen die.
Zenbat ordainduko da 2027tik aurrera?
Bidesarian izena eman duten pertsonek
hilero ordaintzen duten
diru-muga bat izango dute.
Hau da, ez dute diru-kopuru hori
baino gehiago ordainduko,
hilean errepide horietan asko bidaiatzen badute ere.
Bizkaiko ordainpeko errepideetan
gehienez 35 euro ordainduko dituzte hilero.
Orain arte, gehienez 39,46 euro
ordaintzen zituzten.
Bidesaria programan izena eman dutenek
eta Gipuzkoako eta Arabako
ordainpeko errepideetan bidaiatzen dutenek
gutxiago ordainduko dute ere.
Gehienez 53 euro ordainduko dituzte hilero
errepide horietan bidaiatzeagatik.
Beraz, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako
ordainpeko errepideak erabiltzen dituztenek
gehienez 88 euro ordainduko dituzte hilero.
88 euroko mugara iristean,
errepideak erabiltzen jarrai dezakete
hilabete horretan diru gehiago ordaindu gabe.
Bakarrik errepide horietan hilero
150 bidaia baino gehiago egiten dituztenek
ordainduko dute gehiago.
Zer errepide daude
Bidesaria programaren barruan?
Bidesaria programaren barruan
honako errepide hauek daude:
- AP-68.
- AP-8.
- AP-1.
- Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea.
- Artxandako tunelak.
Bizkaiko Foru Aldundiak
11 milioi euro ematen ditu urtero
laguntza hauetarako.
Gaur egun, 25 mila pertsona inguruk
jasotzen dute Bidesaria programaren onura.
Aldaketak eta hobekuntzak AP-68an
AP-68 autobidean
aldaketa handiak izango dira.
2026ko azaroaren 11tik aurrera,
Bizkaiko Foru Aldundiak
kudeatuko du Bizkaian dagoen
AP-68aren zatia.
Aldaketa horrekin,
batez beste ehuneko 20 gutxituko da
zati horretako bidesariaren prezioa.
Zati horrek 22,3 kilometro ditu.
Gutxiagotze hori ibilgailu arinei eta astunei
ezarriko zaie.
Adibidez, ibilgailu arinen prezioa
6,85 eurotik 4,20 eurora pasako da.
Salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuek ere
beherapenak lor ditzakete.
Beherapenak honako hauen araberakoak izango dira:
ibilgailuaren motor-mota,
egiten dituzten bidaien kopurua
eta ibilgailuak sortzen duen
gas kutsatzaileen kopurua.
Batzuetan bidesariaren prezioaren
ehuneko 70eko beherapena izan daiteke.
Helburua gutxiago kutsatzen duten
ibilgailuak erabiltzea da.
Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak
hobekuntzak egingo ditu AP-68 zatian.
Hobekuntza horiek jarduketa hauei lotuta daude:
errepidea mantentzea, segurtasuna,
seinaleak, teknologia berriak
eta erabiltzaileentzako hobekuntzak.
15 milioi euro inbertituko dira
datozen 5 urteetan hobekuntza horiek egiteko.
Zati horren mantentze-lanek
12 milioi euro baino gehiago balioko dute urtero.
Hiztegia:
Ordainpekoa: errepide batzuetatik gidatzeko
ordaindu behar denean.
Bidesaria: errepide batzuetatik gidatzeko
ordaindu behar den dirua.
Ibilgailu arina: pertsona gutxi
edo salgai-kopuru txikiak
garraitzeko erabiltzen den ibilgailua.
Adibidez, autoa edo motorra.
Ibilgailu astuna: tamaina eta pisu handiko ibilgailua.
Adibidez, kamioi handiak eta autobusak.