Berriak
2026(e)ko maiatzakren 06(a) 13:14
Bizkaia Euskaltel Digital Center prestakuntza, berrikuntza eta lankidetza guneak ateak ireki ditu Bilbon
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea, Ekonomia Sustatzeko Saila
Bizkaia Euskaltel Digital Center
Bizkaiko Foru Aldundiak
eta Euskaltel Fundazioak
Bizkaia Euskaltel Digital Center zentroa
inauguratu dute.
Gaikuntza digitalerako
eta pertsonei ezagutza digitalak
hobetzen laguntzeko
Euskadiko erreferentziazko lekua bihurtzea
da zentroaren helburua.
Bilboko Euskadi Plazan dago gune berri hau.
Talentuari, berrikuntzari, inklusio digitalari
eta ekintzailetza teknologikoari
laguntzea da asmoa.
Lankidetza proiektua
Bizkaiko Foru Aldundiak
eta Euskaltel Fundazioak
bultzatutako proiektua da.
Zentroa Bizkaia with the talent
ekimenaren parte ere bada.
Ekimen horretan lankidetzan ari dira
hezkuntzari, berrikuntzari eta teknologiari
lotutako 43 enpresa eta erakunde.
Talentua bultzatzea
eta herritarren trebetasun digitalak hobetzea
da helburua.
Norentzat da zentroa?
Zentroa euskal gizarte guztiarentzat dago irekita.
Adibidez:
- Ezagutzak eguneratu nahi dituzten enpresak.
- Lanbidea hobetu nahi duten pertsonak.
- Aldaketa teknologikoetara
egokitu nahi duten adinekoak. - Ekintzaile izan nahi duten
edo lana aurkitu nahi duten gazteak.
Trebetasun digitalen prestakuntza
Zentroak prestakuntza eskainiko du
teknologiari eta berrikuntzari lotutako
lan eskaera handia duten arloetan.
Prestakuntzak honakoak batuko ditu:
teoria eta jarduera praktikoak,
eta esperimentatzeko guneak.
Zentroak zuntz optikoaren instalazioari buruzko
doako ikastaroak ere eskainiko ditu.
Horrek telekomunikazioari lotutako lanera
sarbidea erraztuko du.
Bizkaia Euskaltel Digital Centerrek
haurrentzako jarduera teknologikoak
antolatuko ditu.
Jarduera horiek interesa piztu nahi dute
zientzian, teknologian,
ingeniaritzan eta matematikan.
Teknologiaz gain,
zentroak trebakuntza eskainiko du ere
honako beste arloetan: euskara,
ekonomia, kultura eta berdintasuna.
Gizarte osoarentzat inklusiboa eta onuragarria den
eraldaketa digitala bultzatzea da helburua.
Zentroaren inaugurazioan
honakoek hartu dute parte:
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak,
Luz Usamentiaga
Euskaltel Fundazioko presidenteak
eta erakundeen, enpresen
eta unibertsitateen ordezkariek.
Parte hartzaile guztiek azpimarratu dute
lankidetzan aritzeak duen garrantzia
gizartea aldaketa teknologikoetarako prestatzeko.
Hiztegia:
Inklusio digitala: denak teknologiara iritsi
eta erabili dezaketen egoera.
Ekintzailetza teknologikoa: teknologiari lotutako
proiektuak edo enpresak sortzea.
Trebetasun digitala: teknologia erabiltzeko
behar diren ezagutzak eta trebetasunak.
Zuntz optikoa: informazioa transmititzea
eta Internetera konexio azkarra eskaintzea
ahalbidetzen duen teknologia.