Berriak
2026(e)ko martxoakren 16(a) 12:40
Bizkaiak ekainean hartuko du Urteko Europako Museoen Sarien ekitaldia
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
EMYA2026Bilbao
Ekainaren 10etik 14ra
European Museum of the Year Awards (EMYA)
kongresua eta sarien banaketa ekitaldia
izango dira Bizkaian.
Museoekin lotutako Europak
ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da,
eta Europako museoetako profesionalak
elkartzen ditu.
Aurtengo leloa da:
“Museoak eraldatzen: erabateko inklusioa”.
Euskararen Etxeak eta Europako Museoen Foroak
antolatu dute ekitaldia.
Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du.
2025ean, Euskararen Etxeak jaso zuen
Europako Kontseiluaren Museoen Saria.
Aurten kongresuaren anfitrioia izango da.
Kongresuarekin lotutako jarduerak
eta sari-banaketa Bilboko
hainbat lekutan egingo dira.
Honakoak dira leku nabarmenetako batzuk:
Euskararen Etxea, Euskalduna Jauregia
eta Guggenheim Bilbao Museoa.
Parte hartzaileek Bizkaiko
beste hainbat museo eta toki
bisitatu ahal izango dituzte.
Aurten 300 profesional inguruk
hartuko dute parte.
Europako 17 herrialdetako 34 museotako
profesionalak dira.
Museo horiek EMYA 2026
sarietarako izendatuta daude,
eta kongresuan haien lorpenak aurkeztuko dituzte.
Kongresuaren helburuak eta gaiak
Honakoak dira EMYAren helburu nagusiak:
- Esperientziak partekatzea.
- Museoen gaur egungo erronkak aztertzea.
- Gizartearekin lan egiteko modu berriak bilatzea.
- Elkarrizketarako eta hezkuntzarako espazioak sortzea.
Gainera, kongresuak honako balioekin
konpromisoa du: demokrazia,
giza eskubideak, jasangarritasuna
eta museoak kultura eta gizarte guztietara
iristearen beharra.
Kongresuan museoak izan ditzaketen
aldaketei buruz hitz egingo dute.
Baita honako gai garrantzitsu hauei buruz ere
arituko dira:
- Irisgarritasuna hobetzea.
- Kultura espazio inklusiboak sortzea.
- Museoak hainbat kolektiboren beharretara egokitzea.
Nola eman dezakezu izena kongresuan?
Kongresuan parte hartu nahi dutenek
emya2026bilbao.eus webgunean
izena eman dezakete.
Webgune horretan izena emateko inprimakia
eta kongresuaren programa aurki ditzakezu.
Kongresua ingelesez egingo da.
Izena ematearen prezioa baxuagoa da
Bizkaiko museoetako langileentzat
eta ikasleentzat.
Prezio baxuagoa ordainduko dute ere
apirilaren 21a baino lehen
izena ematen duten pertsonek.
Kongresuaren aurkezpena
Ekitaldi bat egin dute
kongresuaren programa eta irudia aurkezteko.
Bertan, Leixuri Arrizabalaga
Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak
esan duenez, Bizkaia leku ezin hobea da
kongresua ospatzeko.
Izan ere, museoetan jarduera asko egiten dira
eta kultura‑trukerako lekua da.
Amina Krvavac Europako Museoen Foroko presidenteak
esan du kongresua aukera zoragarria dela
museoko eta kulturako profesionalak
kulturaren eredu den hiri batean biltzeko.
Kongresuan egingo diren jarduerak
Ekainak 10
Programa Euskararen Etxean hasiko da.
Parte hartzaileek akreditazioak
jaso ahal izango dituzte,
eta Euskararen Interpretazio Zentroa
bisitatu ahal izango dute.
Honako jarduerak egingo dira:
- Omako Basoari eta Euskal Museoari buruzko saioak.
- “Nire lehen euskara klasea” ikuskizuna.
- Bizkaiko eta Europako museoen arteko topaketa.
- Bisita gidatuak Bilbon barrena.
Ekainak 11
Euskalduna Jauregian egingo da.
Honako jarduerak egingo dira:
- Sarietarako izendatutako
museoen aurkezpenak. - Hitzaldiak.
- Inklusioari eta komunitateari buruzko
mahai-inguruak.
Ekainak 12
Jardunaldia Euskalduna Jauregian egingo da.
Hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira.
Honako gaiei buruzkoak izango dira:
- Jolasaren garrantzia museoetan.
- Haurren eta gazteen parte hartzeko modu berriak.
- Arte-, diseinu- eta arkitektura-museoak.
- Iragana nola erakutsi, orainaldia ulertzeko.
- Athletic Club Museora bisita iluntzean.
Ekainak 13
Goizez, kongresuak Euskalduna Jauregian
jarraituko du.
Arratsaldez, EMYA 2026ko
sari-banaketaren ekitaldia
Guggenheim Bilbao Museoan.
Ondoren, gala afaria egingo da.
Ekainak 14
Azken eguna, Bizkaia ezagutzeko
txangoak izango dira.
- Besteak beste, honako jarduerak egingo dira:
Bilboko itsasadarretik irteera itsasontzian. - La Encartada Fabrika-Museora bisita,
Balmasedan. - Meatzaritzaren Euskal Museora bisita,
Gallartan. - Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunera
eta Bermeoko Arrantzaleen Museora bisita.
Hiztegia:
Anfitrioia: pertsona eta erakunde gonbidatuentzat
ekitaldi bat antolatzen duen eta ongietorria ematen dien
pertsona edo erakundea.
Jasangarritasuna: naturaren baliabideak
modu arduratsuan zaintzeko modua,
agortu ez daitezen eta etorkizunean
erabiltzen jarraitu ahal izan daitezen.
Akreditazioa: nazioarteko kongresu edo ekitaldi batean
parte hartzeko aukera ematen duen dokumentua.
Mahai-ingurua: topaketa bat da.
Hainbat adituk gai bati buruz hitz egiten dute,
eta ideiak eta iritziak partekatzen dituzte.