Berriak
2025(e)ko abenduaren 08(a) 10:30
2024ko errenta-kanpainan herritarrek bikain baloratzen dute herritarrentzako arreta-zerbitzua
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantzen foru diputatua
Urtero bezala, Foru Ogasunak abian jarri zuen
pertsonei errentaren aitorpena
egiten laguntzeko zerbitzua.
Errentaren kanpaina bukatu ondoren,
Bizkaiko Foru Aldundiak inkesta bat pasa zien
zerbitzua erabili zuten 10.097 pertsonari.
Inkesten helburua da errentaren kanpainan zehar
herritarrentzako arreta-zerbitzuaren
kalitatea baloratzea.
Inkestaren emaitzekin ikusten da
herritarrentzako arreta-zerbitzuak orokorrean
10etik 9 puntu lortu dituela.
Beraz, herritarrek zerbitzuaren kalitatea
bikain baloratu dute, bigarren urtez.
Zerbitzu hori 3 modutan eskaintzen da,
herritarrak zein modu nahiago duen aukera dezan.
Telefono bidezko arreta, aurrez aurrekoa
edo telematikoa eska daiteke.
Beraz, modu bakoitzak inkestan lortu dituen
emaitzen ebaluazioa egin da.
Telefono bidezko arreta
Zerbitzuak lortu duen nota
10etik 9,1 puntu izan da.
Aukeratu duten erabiltzaileen % 95
pozik edo erabat pozik daude.
% 5ek bakarrik esan du
zerbitzuarekin apur bat pozik daudela
edo ez daudela batere pozik.
Inkestari erantzun dioten pertsonek
esan dute 2024ko errenta-kanpainaren
telefono bidezko arretarako zenbakia
erraz aurkitu dutela.
Egindako deien % 67 izan dira
errentari buruzko informazioa eskatzeko
edo galdera zehatz bat egiteko.
Gainerako deiak aitorpena
telefono bidez aurkezteko izan dira.
10 kasutik 8tan kontsulta edo kudeaketa
dei horretan bertan konpondu zen behar bezala.
Eta, inkesta bete duten ia pertsona guztiek
telefono bidezko arreta-zerbitzua gomendatzen dute.
Aurrez aurreko arreta pertsonala
Foru Ogasunaren bulegoetan
Zerbitzuak lortu duen nota
10etik 9,3 puntu da.
Foru Ogasunaren bulegoetara
joan ziren pertsonen % 98 pozik
edo erabat pozik daude zerbitzuarekin.
% 2k bakarrik esan du
zerbitzuarekin apur bat pozik daudela
edo ez daudela batere pozik.
Errentaren aitorpena aurrez aurre egiteko
hitzordua eska zitekeen
telefonoz edo Internet bidez.
Pertsonen % 61ek
telefonoz eskatu zuen hitzordua,
eta gainerakoek Internet bidez.
Pertsonen % 68ak esan du
oso erraza izan dela hitzordua lortzea.
% 97k bisita bakar batean
konpondu zuten kontsulta edo kudeaketa
eta ia guztiek aukeratutako bulegoan
egin ahal izan zuten.
Aurrez aurreko arreta-zerbitzua
erabili duten ia pertsona guztiek
gomendatuko lieke senideei eta lagunei.
Arreta telematikoa
Zerbitzuak lortu duen nota
10etik 8,6 puntu da.
Iaz lortu zuena baino pixka bat altuagoa.
Erabiltzaileen % 91 pozik
edo erabat pozik daude zerbitzuarekin.
% 4k bakarrik esan du
zerbitzuarekin apur bat pozik daudela
edo ez daudela batere pozik.
Zerbitzua hobetzeko iradokizunak
egiten dituzten pertsonek eskatu dute
zerbitzua erabiltzeko azalpen gehiago eman dadila
eta informazio gehiago
edo tutorialak sor daitezela.
Bizkaian 2024ko errentaren aitorpena
aurkeztu duten pertsonak
Bizkaian 2024ko errenta-kanpainan
674.974 aitorpen aurkeztu dira.
Horietatik, erdia baino gehiagoren emaitza izan da
Foru Ogasunak dirua itzuli behar diela
aitorpena aurkeztu duenari.
10 errentaren aitorpenetik 8
Internet bidez aurkeztu dira.
Gainerakoak telefonoz
edo aurrez aurre aurkeztu dira.
Hiztegia:
Errentaren aitorpena: urtean behin egiten den tramitea.
Horrela gobernuari berri ematen diogu
irabazitako diruaz, ditugun jabetzez,
gastatu dugunaz eta ordaindu ditugun zergez.
Laguntza telematikoa: Internet bidez.
Tutoriala: zeregin bat urratsez urrats nola egin
erakusteko sortzen den gida praktikoa.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...