Berriak
2025(e)ko maiatzaren 30(a) 12:30
Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzetako dutxa eta megafonia modernizatu ditu eta lagundutako bainuaren ordutegia luzatu du
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila
Hondartza denboraldiaren aurkezpena
Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak
eta Arantza Atutxa Ingurune Naturala
eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko foru diputatuak,
hondartza denboraldia aurkeztu dute.
Baita aurtengo hobekuntzak ere.
Elixabete Etxanobek jakinarazi du
ekainaren 1etik aurrera
Bizkaiko hondartzetan egongo direla:
85 dutxa, ura edateko eta oinak garbitzeko 76 iturri,
desgaitasuna duten pertsonentzako 7 iturri eta 2 eserleku,
67 parrilladun plataforma,
2.000 metro zurezko pasabide
eta 300 pasabide hondartzara sarrera errazteko.
Dutxa eta megafonia berriak
Orain arte, hondartzetan jartzen ziren
dutxako oinarriak hormigoizkoak ziren
eta hondarrean uzten ziren urte osoan.
Pixkanaka, dutxa horiek aldatzen ari dira
eta altzairu herdoilgaitzezkoak jartzen ari dira.
Horiek udan jarriko dira bakarrik.
Modu honetan, hondartzak eta ingurune naturala
gehiago errespetatzen eta babesten dira.
Dutxen instalazioa egokitu daiteke
uda bakoitzean hondartzak duen itxurara,
hondarra mugitu eta zangarik egin beharrik gabe.
Gainera, hondartzetako megafoniako
33 zutoinak aldatu dira
eta lurreraino jaisteko sistema duten berriak ipini dira.
Horrela, ez da ibilgailu astunik hondartzara
sartu beharrik bozgorailuak ipintzeko edo konpontzeko.
Bainatzen laguntzeko zerbitzua
Zerbitzu honek laguntza profesionala ematen die
mugikortasun murriztua duten pertsonei
eta adinekoei hondartzan bainatu ahal izateko.
Zerbitzu hau gero eta gehiago eskatzen dute.
Horregatik, aurten ordutegia luzatuko da.
Uda honetan, bainatzen laguntzeko zerbitzua
ekainaren 1etik irailaren 30era izango da
goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara,
iaz baino ordu bat gehiago.
Zerbitzu hori erabili ahal izango da:
La Arenan, Ereagan, Laidatxun, Plentzian,
Gorlizen, Bakion, Isuntzan eta Arrigorrin.
Zerbitzu honetan 24 profesional ariko dira,
3 hondartza bakoitzean.
Profesional horiek prestatuta daude,
salbamenduan eta sorospenean
eta mugikortasun murriztua duten pertsonei
arreta emateko.
Bainatzen laguntzeko zerbitzuaren erreserba
online eta bainua egiten den tokian bertan
zuzenean egin daiteke.
Hondartzak garbitzea
101 pertsona arduratuko dira
Bizkaiko hondartzak garbi mantentzeaz
behar diren garbiketa makinekin eta materialekin,
zenbait ordutegitan, uda honetan zehar.
Baita paperontzi eta hondakinak biltzeko
bidoi gehiago ipiniko dira,
hondartza bakoitzaren beharren arabera.
Gainera, negu honetan zehar,
Bizkaiko Foru Aldundiak proba bat egin zuen.
Itsasoak urertzera ekartzen dituen hondakinak
eskuz garbitu dira, 4 hondartzatan.
Lan horren helburua da hondartzak
egoera onean mantentzea
eta iraunkorrago izatea
klima-aldaketaren aurrean.
Sorospen eta istripuak prebenitzeko zerbitzua
Aurtengo udaran, Istripuak prebenitzeko,
sorospen eta laguntza lanetan egongo dira
154 sorosle eta koordinazio lanak
egiten dituzten 16 pertsona.
Egunero lanean izango dira
88 sorosle 23 hondartzatan banatuta,
koordinazioaz arduratzen diren 16 pertsona
eta koordinatzaile nagusi bat.
Beharrezkoak diren makinak
eta ekipamendua izango dituzte
hondartzetan behar dutenei laguntza emateko.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...