2026(e)ko martxoaren 25(a) 12:41

San Mamesen maiatzaren 23an jokatuko den Investec Champions Cup 2026 finalerako azken sarrerak salgai

Ekonomia Sustatzeko Saila

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak bultzatzen dituzten 2026ko Errugbiko bi Finaletako sarreren salmentak aurrekaririk gabeko eskaria izan du, eta sarrera kopuru mugatua baino ez da geratzen salgai

Aurrekaririk gabeko eskaria finaletarako sarreren salmentan

Europako kluben arteko errugbi-ekitaldirik entzutetsuenerako sarrerak, Investec Champions Cup 2026 Finalerako sarrerak, ia agortuta daude. San Mamesen jokatuko da datorren maiatzaren 23an 15:45ean. Aurrekaririk gabeko eskariarekin, eserlekuen kopuru oso mugatua soilik dago eskuragarri, kluben arteko errugbiaren sari nagusia lortzeko behin betiko partidaren lekuko zuzenak izan nahi duten zaleentzat.

Izan ere, Kluben arteko errugbiaren asteburu nagusia ez da larunbateko final handira mugatzen. EPCR Challenge Cup 2026 Finalak ere, maiatzaren 22an, ostirala, 21:00etan, sarreren %75 salduta dauka. 

EPCR-ek (European Professional Club Rugby) sarreren kopuru oso txikia erreserbatuko du bi partidetako finalista diren klubentzat.

Bestalde, Hospitality pakete ofizialak eskuragarri daude jada esteka honetan, maila goreneko partida-esperientziaz gozatzeko, kluben arteko errugbi-hitzordu garrantzitsuenaren neurrira. 

Aukera ezin hobea da zaleek elkarren segidako bi finalez gozatzeko eta Bilbon, Bizkaian eta Euskadin asteburu ahaztezina bizitzeko.

2018an, Bilbok bere pasioa erakutsi zuen, Europako kirolaren katedral handienetako batean giro ahaztezina sortu zuen San Mames estadioa beteta. 2026ko finalak milaka laguni ongietorria emateko zorian daude, eta ziur Bilbon, Bizkaian eta Euskadin asteburu ikusgarria izango dela.


 

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp