2026(e)ko otsailakren 14(a) 10:00

Rekalde Aretoak RA ASENSIren [Barne] lurra erakusketa berria hartuko du, barriek programaren barruan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Erakusketan, artistak gorputzaren, teknologiaren eta lurraldearen arteko harremanak sakondu ditu, diziplinarteko ikerketa artistiko baten bidez

Rekalde Aretoa

Rekalde Aretoan ikusgai izango da RA ASENSI bilbotar artistaren (Bilbo, 1989) [Barne] lurra erakusketa berria, Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek programaren barruan. Ziklo horrek foru-erakundearen arte plastikoen eta ikusizko arteen beken onuradun izan diren sortzaileak biltzen ditu urtero, eta haien ikerketa berrienen garapena erakusteko plataforma bat eskaintzen du.

RA ASENSIren jardunaren ezaugarria da gorputzaren muga materialak hedatzen dituzten artefaktuak eta gailuak sortzen dituela. Bere lana zeramikaz eta haren prozesuez, ekintza-arteaz, argazkigintzaz —argi-aztarnatzat hartuta— eta eskulturaz elikatzen da, eta gorputzen, teknologien eta naturen arteko igurtziak sortzen ditu. Azken urteotan, bere ikerketaren ardatza izan da soinua, ukimena eta materialtasuna konektatzea, eta esploratzea lengoaia horiek nola lotzen zaizkien elkarri, pertzepzio-modu berriak aktibatzeko.

Artistak ibilbide sendoa du, eta banakako zenbait erakusketa egin ditu, hala nola Objektu geldi[ezin] BilbaoArte Fundazioan, Erresistentzia Moldatu Gabea Montehermoso Kulturunean (Gasteiz), Tentare Mapamunditarrak proiektuaren esparruan, asteröidea RKE - Getxoarten eta Zure barnean daramazun laba TACAn (Palma Mallorcakoa). Bere lana nazioarteko espazio eta testuinguruetan ere ikusgai egon da; hauetan, besteak beste: V2-Unstable (Rotterdam), Art House Foundation Studio D (Londres), 019-Ghent (Gante), Tabakalera (Donostia), Galería Fran Reus (Palma), Colonia Industrial Cal Rosal (Berga), Festival Mercurio / Cervantes Institutua (Palermo), ECOS (Rekalde Aretoa) eta BAP (Guggenheim Bilbao Museoa).

[Barne] lurra erakusketan, Asensik alderdi pertsonala, historikoa eta materiala lotzen dituen begirada proposatzen du, eta lurraldearen zauri irekiei eta prozesu estraktibistetatik eratorritako desberdintasunei heltzen die. Bere hurbilketak, zeina Florian Weigl komisarioak "poetiko, boteretsu eta konplexurik gabe" gisa deskribatu baitu, gonbita egiten digu gizakien, inguruneen eta ezkutuko oroitzapenen arteko harremanak birpentsatzeko. Weiglek azpimarratu duenez, artista «azaleko oihartzun instituzional bat sortzetik harago doa; azpian dauden istorioak sakontzen ditu, zaurietara jo eta miazkatu egiten du, eta (norbere)birsorkuntzarako espazio bat sortzen du».

Erakusketa entzuteko eta erresonantziako lurralde gisa aurkezten da. Bertan, lanek historia-, afektu- eta materialtasun-geruzak esploratzeko bidea ematen diete ikusleei, eta begirada barrurantz eta lurrerantz aldatzeko aukera irekitzen.

2026ko apirilaren 12ra arte ikusi ahal izango da erakusketa.

Jarduera

Performancea - [Barne] lurra Asfaltozkoa
Otsailaren 18an, 18:00etan
Soinu-aktibazioa RA ASENSIren kontura.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...