2025(e)ko azaroakren 06(a) 14:01

Ogasun eta Finantza Sailaren aurrekontua % 3 hazi da, eta 164,3 milioi eurokoa izango da

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Foru Aldundiaren Informatika Planerako partida da sailaren aurrekontuan gehikuntzarik handiena izango duena: 3,4 milioi euro gehiago zergadunei laguntzeko eta zerga-iruzurrari aurre egiteko garapen informatikoetarako.

Batzar Nagusiak, gaur

Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantzen foru-diputatuak sailaren 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan; guztira, 164,33 milioi eurokoa da aurrekontua, 2025ean baino % 3,07 handiagoa. Aurrekontu horren helburua da Bizkaiko zerga-sistema berrikustea; zergadunei zerga-betebeharrak betetzeko aurrez aurre, telefonoz eta bide digitalen bidez ematen zaien laguntza indartzea eta; azkenik, zerga-kudeaketarako eta zerga-iruzurraren aurkako borrokarako Foru Ogasunak ezarritako sistemak garatzea.

2026ko aurrekontuaren partidarik garrantzitsuena langileen ordainsariena da, gastu guztien % 56,67 hartzen baitu. Partida hori, 93,1 milioi eurokoa, % 2,09 hazi da 2025eko aurrekontuarekin alderatuta.

Nabarmentzekoa da, halaber, Foru Aldundiaren Informatika Planera bideratutako 44,5 milioi euroren zenbatekoa. Plan horretan sartzen dira Lantik-ek Ogasun eta Finantza Sailari egiten dizkion zerbitzuak, eta zenbateko hori aurrekontu osoaren % 27,07 da, % 8,21 hazi ondoren. Atal honetan sartzen dira Batuz-ek eskatzen dituen garapen informatikoak, PFEZaren eta beste zerga batzuen kudeaketa, Ogasuna Egoitzan eta beste zerga-administrazio batzuekiko informazio-trukeak.

Itxaso Berrojalbizek beste hauek ere nabarmendu ditu: Zugaztel-ek telefono bidez ematen duen zergadunen arreta-zerbitzurako 7,9 milioi euroak eta Bizkaiko katastroa mantentzeko eta eguneratzeko bideratutako 2,6 milioi euroak. Horrek indartu egin du, aurten ere, sailak herritarren arretari ematen dion lehentasuna.

Era berean, Ogasun eta Finantza Sailak honako hauetarako egiten duen ahalegina ere azpimarratu du: Ekonomia Ituna aztertzeko eta zabaltzeko, EHUk eta Renoko Unibertsitateak egindako jardueretarako (159.000 euro), Ad Concordiam elkarteak egindakoetarako, eta, ezin aipatu gabe utzi, EAEko ikastetxeetako ikasleentzako zerga-hezkuntzako moduluaren aldeko apustua sendotzeko.

Ogasun Sailaren aurrekontuan 650.000 euroren zenbatekoa ere jaso da proiektu estrategikoak koordinatzeko eta bultzatzeko, lurralderako gakoak diren jarduerak edo Europako espezializazio-bekak finantzatzeko funtsak erakartze aldera.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...