2026(e)ko azaroaren 04(a) 15:50

Ogasun eta Finantza Sailaren 2027rako aurrekontua 169 milioi eurokoa da, % 4 hazita

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Ogasun eta Finantza Sailak 46 milioi euro bideratuko ditu Foru Plan Informatikora, non sartzen diren Batuz erakundeak behar dituen garapen informatikoak, PFEZaren ereduaren funtzionamendua edo zergadunei laguntza ematea. Aipatzekoak dira, halaber, Ogasuneko langileen ordainsarietarako 92 milioiak, Loiuko partzela bat urbanizatzeko erabiliko diren 3 milioiak eta Ekonomia Itunaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldietarako bideratuko diren 937.000 euroak.

Batzar Nagusiak

Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantzen foru-diputatuak sailaren 2027rako aurrekontu-proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan; guztira, 169,1 milioi eurokoa da aurrekontua, 2026an baino % 34,1 handiagoa. Aurrekontu horren helburua da Bizkaiko zerga-sistema berrikustea; zergadunei zerga-betebeharrak betetzeko aurrez aurre, telefonoz eta bide digitalen bidez ematen zaien laguntza indartzea eta; azkenik, zerga-kudeaketarako eta zerga-iruzurraren aurkako borrokarako Foru Ogasunak ezarritako sistemak garatzea.

2027ko aurrekontuaren partidarik garrantzitsuena Ogasuneko langileen ordainsariena da: 92 milioi euro dira, aurrekontu osoaren % 54,4.

Nabarmentzekoa da, halaber, Foru Aldundiaren Informatika Planera bideratutako 46 milioi euroren zenbatekoa. Plan horretan sartzen dira Lantik-ek Ogasun eta Finantza Sailari ematen dizkion zerbitzuak, eta zenbateko hori aurrekontu osoaren % 27,2 da, % 3,4 hazi ondoren. Atal honetan sartzen dira Batuz-ek eskatzen dituen garapen informatikoak, PFEZaren eta beste zerga batzuen kudeaketa, Ogasuna Egoitzan eta beste zerga-administrazio batzuekiko informazio-trukeak.

Itxaso Berrojalbizek beste hauek ere nabarmendu ditu: Zugaztel-ek telefono bidez ematen duen zergadunen arreta-zerbitzurako 7,9 milioi euroak eta Bizkaiko katastroa mantentzeko eta eguneratzeko bideratutako 2,5 milioi euroak. Horrek indartu egin du, aurten ere, sailak herritarren arretari ematen dion lehentasuna.

Era berean, Loiuko partzela bat (Hariztondo-Txiline sektorea) urbanizatzeko gastuei aurre egiteko 3 milioi euro baino gehixeagoko partida nabarmendu du. Partzela hori etxebizitzak eraikitzeko erabiliko da.

Ogasun eta Finantza Sailaren aurrekontuak 937.000 euro bideratuko ditu Ekonomia Itunaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldietara, eta beste 177.000 euro, berriz, Ituna bera aztertzeko eta zabaltzeko ekintzak sustatzeko, EHUren eskutik, Renoko Unibertsitatearen eskutik (AEB) eta Ad Concordiam elkartearen eskutik. Halaber, EAEko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako tributuen arloko hezkuntza-modulua babesten jarraituko du Sailak.

Beste 675.000 euroko partida bat ere jasotzen da, proiektu estrategikoak koordinatzeko eta bultzatzeko, lurralderako gakoak diren jarduerak edo Europar Batasunarekin lotutako espezializazio-bekak finantzatzeko funtsak erakartzearren.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp