2026(e)ko apirilakren 16(a) 16:32

MITOAROA III ikuskizunaren aurrerapena ekarri du Pello Reparazek Foru Jauregira

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea, Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Ekainaren 19an eta 20an San Mamesek hartuko duen ikuskizunaren xehetasunak aurkeztu zituzten prentsaurrekoan ahaldun nagusiak eta Pello Reparazek.

MITOAROA III

Gaur goizean, ekainaren 19an eta 20an San Mames beteko duen MITOAROA III ikuskizunaren aurkezpen instituzionala egin da Foru Jauregian. Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Pello Reparazek aurkeztu dituzte hedabideen aurrean ZETAK taldearen trilogia itxiko duen kultur proposamen honen xehetasunak. Mugarri hori Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin ospatuko da, euskal kulturari eta euskarazko sorkuntzari formatu handiko ikusgarritasuna emateko aukera paregabea delakoan.

MITOAROA I eta II-ren arrakastaren ondoren iritsiko da MITOAROA III-a San Mamesera. MITOAROA I (oraina) eta MITOAROA II (iragana) saioen ondoren, MITOAROA IIIk beste jauzi bat egingo du: etorkizunera begira egingo den ikuskizuna izango da, San Mames euskal kulturaren bozgorailu handi bihurtzeko pentsatua.

Prentsaurrekoaren aurretik kaleko ekintza bat egin dute MITOAROA unibertsoarekin lotuta, eta prentsari egindako adierazpenen ondoren, Pello Reparazek emanaldi txiki bat eman du Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean.

Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek foru erakundeak Bizkaira kultur mugarri hori ekartzeko egin duen apustua azpimarratu du, "une historikotzat" jo baitu. Aipatu bezala, "proposamen honek musika gainditzen du. Adierazpen kolektiboa da, hemen dugun talentuaren, jende askoren konpromisoaren eta gure gizarteak partekatzen duen nahiaren emaitza "

Pello Reparazek "San Mameserako bereziki pentsatutako" ikuskizunaren xehetasunen berri eman du. Adierazi duenez, "San Mames ez da ikuskizunaren kokapen hutsa: proposamenaren parte aktiboa da". Era berean, ZETAKekin batera "700 profesional baino gehiagok eta 150 pertsonaia baino gehiagok, kolaborazioez gain" parte hartuko duten kultur proposamen hau dimentsionatzen lagundu zuten datu batzuk eman ditu.


Bideoak


Audioak