2026(e)ko otsailakren 16(a) 12:30

Lauaxeta ikastola prest da "Señeak Bizkaia Rock Kanpusa"ren edizio berri bat hartzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Señeak Bizkaia Rock Kanpusa 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, doakoa da, eta bost eguneko egonaldian lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera eskaintzen die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei

Leixuri Arrizabalaga.

Kontzeptu asko batzen dituen proiektua da: "gazteria, talentua, kultura, musika eta adiskidetasuna"

Bizkaiko Foru Aldundiak GATIBU taldeko Alex Sardui eta Ekain Alzola eta Lauaxeta ikastolarekin elkarlanean dihardu aurten ere, musika-talentua duten 14 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko nerabeei doako esperientzia paregabea eskaintzeko. "Señeak Bizkaia Rock Kanpusa" ren edizio berria Pazko astean izango da berriro, apirilaren 5etik 10era, lurraldeko talentu musikal gaztearen garapena bultzatzeko eta laguntzeko asmoz.

Aurtengo edizioaren aurkezpenean Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Ekain Alzola eta Alex Sardui Señeak elkartekoak, Aitor Pagaldai Lauaxeta ikastolako zuzendaria eta Irati eta Ekain aurtengo edizioko gazteak izan dira.

Bizkaiko Foru Aldunditik, Leixuri Arrizabalagak azpimarratu duenez "Lehen unerik ilusioa piztu zigun proiektua izan zen hau, kontzeptu asko batzen dituelako; gazteria, talentua, kultura, musika, adiskidetasuna, esperientzia barriak... Baina gure lehen taldearekin bizitakoak beste maila bateraino eraman zuen proiektua, aurreikuspenak gaindituz."

Horrela, musika-ikasketak egiten ari diren edo musikarako trebetasun bereziak dituzten Bizkaiko gazteek www.seneak.eus webgunearen bidez eman ahal izango dute izena gaurtik martxoaren 8ra bitartean. Datu pertsonalekin batera, minutu gutxiko bideo pare bat erantsi beharko dute. Bertan, beren musika-trebetasunak aurkeztu eta erakutsi beharko dituzte.

Bost gau eta sei eguneko egonaldia izango da Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta ikastolan. Horrelako jardueretarako bereziki egokitutako instalazioak dira. Jardunaldia bi zatitan banatuta egongo da; egunaren lehen erdian zehar ikaskuntza landuko da (teoria musikala, praktika instrumentala, sorkuntza artistikoa...) eta arratsaldetik aurrera aisialdiko jarduerak egingo dira (irteerak, kirol ekimenak, talde lanak…)

Lanketa pertsonala bultzatuz

Gainera, aurtengo edizioak badu berritasunen bat aurrekoarekin alderatuta. Edizio honetan, SEÑEAKek musikari gazteentzako orientazio zein bizitza pertsonalerako eta musikalerako trebezietan laguntzeko espazio berri bat proposatzen du. Izan ere, musikari bezala hazteko bakarrik ez, garapen pertsonalerako tresna eraginkorra ere baita musika.

Kanpusean egunero garatuko diren dinamika praktikoen bidez, presioaren kudeaketa, autokritika eta espektatibaren kudeaketa landuko dira, musika-interpretazioari eta bizitzari oro har aplika dakizkiokeen tresnak eskainiz.

Gainera, musika arlo ezberdinetako ikasle eta goi-mailako profesional erreferenteekin elkartzeko guneak irekiko dira.

Helburua, partaide gazteen hazkunde artistikoan laguntzea da, bere garapen pertsonala ere zainduz.

Esperientzia pilotu arrakastatsua

Señeak Bizkaia Rock Kanpusaren lehen edizioak 80 gazte baino gehiago erakarri zituen iaz, eta Señeak elkartetik esan bezala, "maila artistiko bikainak" hasieran planteatutakoa baino kopuru handiago bat aukeratzea ahalbidetu zuen. Musika-aniztasun handiko 23 parte-hartzaile izan ziren: bost gitarra-jotzaile, sei kantari, lau piano-jotzaile, lau bateria-jotzaile eta lau baxu-jotzaile. Guztiak Bizkaiko udalerri desberdinetatik etorriak: Elorrio, Lekeitio, Igorre, Gernika, Amorebieta, Erandio, Leioa, Usansolo, Getxo, Santurtzi, Trapaga, Sestao, Dima, Bilbo eta Durango.

"Iazko esperientziak gure aurreikuspenak gainditu zituen. Gazteak ikasteko gogo handiarekin etorri ziren, eta horrek lana asko erraztu zigun. Aste bizia izan zen, eta prestakuntza eta esperientzia musikal oso aberasgarri eta emankorra jaso zuten ", adierazi zuen Alex Sarduik.

Ekain Alzolak, bere aldetik, nerabeen arteko giro ona azpimarratu zuen "bakoitzaren onena atera zuten eta ia berehala osatu ziren. Musikarekiko pasioa partekatzen zuten eta hori funtsezkoa izan zen guztion arteko giro ona lehen egunetik aurrera zabaltzeko. Asko landu zuten beren garapen pertsonala, eta erronka berriei aurre egin behar izan zieten. Horren erakusgarri ikasturte amaierako kontzertua izan zen, Zornotza Aretoa gainezka zegoela ".

Bestalde, Lauaxeta ikastolako zuzendari Aitor Pagaldaik berretsi zuen aisialdiko orduetan ere giro ona izan zela "Lauaxeta Ikastolako begiraleek aisialdiko hainbat jarduera egin zituzten taldearekin, harremanak estutzen, taldea indartzen eta konfiantza lortzen lagundu zutenak. Bai ikasten eta bai aisialdiko jarduerekin gozatu zuten, hori da transmititu zigutena. "


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...