2017(e)ko irailaren 25(a) 22:00

Bizkaiko adinekoek babesa eman diote ¿A Dónde Vamos? dokumentalaren aurrestreinaldiari

Gizarte Ekintzako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBKren Gizarte Ekintzak eta ETBk parte hartzen dute publiko guztientzako proiektu honetan, zeinak adinaren harresiak haustera deitu nahi duen

Isabel Sánchez Robles, Beatriz Artolazabal, Unai Rementeria, Marian Gerrikabeitia, Maite Peña

Asko izan ziren atzo Marian Gerrikabeitia errealizadore getxotarraren ¿A Dónde Vamos? dokumental-filmaren aurrestrainaldira joan zirenak: Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatua, Maite Peña Gizarte Politikako diputatua, Iñigo Pombo Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Bizkaiko adinekoen elkarteetako ordezkari ugari ere. Dokumentalak —Bilboko Kale Nagusian proiektatu zen— helburu garbi bat du: gizartean gogoeta eta sentsibilizazioa sortzea, ikus dadin zahartzarora heltzen direnean pertsonek oraindik ere badutela funtsezko eginkizun garrantzitsu eta aberasgarri bat.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp