2023(e)ko urriaren 05(a) 15:49

Foru-aldundiek Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergari buruzko aurreproiektua argitaratu dute

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru-aldundiek Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergaren Foru Arauaren aurreproiektuak egin dituzte, modu koordinatuan. Horrela, foru-erakundeek behar diren izapideak egiten jarraitzen dute zerga berri hori beren lurralde historikoetako zerga-sistemetan sartzeko eta 2023ko ekitaldi honi dagokion zerga kobratzeko.

Bizkaiaren kasuan, Foru Aldundiak aurreproiektua jendaurrean jartzeko prozedura hasi du gaur, foru-arauaren aurreproiektua herritarren partaidetzarako atarian argitaratuta. Aurreproiektu horrek Ondarearen gaineko Zergaren osagarri izango den zerga bat proposatzen du, pertsona fisikoen 3.200.000 eurotik gorako ondare garbia zergapetzeko.

Gehienez (€) Kuota (€) Gainerakoa (gehienez) € Tasa (%)
3.200.000 0 3.200.000 1,50
6.400.000 48.000 6.400.000 1,75
12.800.000 160.000 3.200.000 2,00
16.000.000 224.000 Hortik gora 3,50

Zerga osagarria denez, zergadunek beren Ondarearen gaineko Zergaren kuota likidoaren zenbateko bereko kenkaria aplikatuko diote Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergaren kuota osoari.

Aldi baterako zerga denez, Ekonomia Itunean jasotzen den bezala, Bizkaiko Lurralde Historikoan izango du indarra, lurralde erkidean indarrean dagoen bitartean.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp