2025(e)ko abenduakren 19(a) 09:58

Lamiako eta Astrabudua arteko tartearen irekierarekin, Itsasadarreko Bulebarraren obren %36tik gora amaitutzat jotzen da

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Carlos Alzaga Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuak obrak bisitatu ditu, eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako azpiegitura 2026ko udarako irekiko dela iragarri du

Carlos Alzaga

Gaur, itsasadarreko bulebarraren Lamiako eta Astrabudua arteko 785 metroko tartea irekiko da, eta horrela, bulebarraren obren % 36 baino gehiago amaitutzat jotzen da.  Oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorriaren tarte hori ireki ondoren, guztira 1,7 kilometro operatibo egongo dira. Bidegorria Bilbotik Getxoraino iritsiko da, eta Leioa eta Erandio udalerriak lotuko ditu.

Carlos Alzaga Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuak obrak bisitatu ditu gaur goizean, eta nabarmendu duenez, asmo handiko jarduketa da hiria birgaitzeko, mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta espazio degradatuak aisialdirako eta herritarren gozamenerako leku  bihurtzeko.

Itsasadarreko bulebarra txirrindularientzako eta oinezkoentzako 4,7 kilometroko azpiegitura da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du Bilboko Portu Agintaritzarekin eta Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxoko udalekin lankidetzan.

Lanen garapena
Gaur ireki den tartea 785 metro luzera eta 15.000 m²-ko azalerakoa da, eta bertan, lau metroko zabalerako bidegorri bat dago, eta espaloiak galtzadaren bi aldeetan; horretaz gain, LED argiko 90 argi eta inguruko enpresa eta saltokietarako 15 sarbide daude.

Ibilbide berria Leioako Udondoko zubitik igarotzen da, non kontserbatzen baita Areatzako zubi historikotik (1845 - 1848) hartutako burdinurtuzko egitura bat. Eremu hori izango da bidegorrian amaituko den azken zatia, eta horretarako, Gabonetako jaien ondoren, burdina forjatuzko baranda bat eta egur berezizko oholtza bat ipiniko dira bertan.

Era berean, galtzada apur bat igo eta haren peraltea 120 metroko tarte batean aldatu da, itsasadarraren ur-goraldietan babestuago egoteko. Izan ere, esku-hartze horren helburua Erandioko itsasaldien ondorioak arintzen laguntzea da.

Gorabeherak eta hartutako neurriak
Alzagak aitortu du proiektuak zailtasun teknikoak izan dituela, batez ere, lursailaren konplexutasunagatik eta BI-711 errepide zaharraren industria-egoeragatik, eta zailtasun horiek proiektuaren epeari eta aurrekontuari eragin diotela. Udalerriek eskatuta egindako lan berrien artean lorezaintza, ureztapena, argiztapena eta urbanizazioa daude.

Bestalde, lurren eta amilburuen ezegonkortasun-arazoak ere antzeman dira, batez ere, Lutxana eta Altzaga artean, eta egiturazko errefortzu gehigarriak behar izan dira. Alzaga eta Udondo arteko zatian, portuko zurezko ontziraleku zaharrak direla eta, beharrezkoa izan da bulebarraren hegalak berriro definitzea.

Altzagako tarteak monitorizazio berezia du gaur egun, eraikin batzuen hauskortasunagatik eta eremuko uholde-arriskuagatik. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak, Erandioko Udalarekin koordinatuta,  lanak aldi baterako eten ditu Ramon de la Sota eta Llano kaleko 7tik 10era bitarteko atarietan, segurtasuna eta kalteen prebentzioa lehenetsita.

Diputatuak argitu duenez, jarduketaren helburua bidegorri bat eta oinezkoentzako pasealeku bat eraikitzea da, eta, horretarako, zati batzuetan plataforma itsasadarrerantz zabaltzen ari da hegalen bidez, hormak kendu gabe eta kotak aldatu gabe, uholde-arriskuak ez areagotzeko. Halaber, balorazioak egitean zorrotzak izateko eskatu du diputatuak, alarmarik sor ez dadin.

Carlos Alzagak berretsi du Bizkaiko Foru Aldundiak proiektu horrekin duen konpromisoa; izan ere, proiektua funtsezkoa da metropoli-ingurunean mugikortasun aktiboa eta jasangarria sustatzeko. Diputatuaren esanetan, zailtasunak gorabehera, erakunde honentzat itsasadarreko bulebarra lehentasuna da eta jarraituko du izaten.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...