2016(e)ko abenduaren 02(a) 14:00

Gizarte Ekintzako Diputatua 2016ko Bihotza Sariak banatzeko ekitaldian izan da

Gizarte Ekintzako Saila

Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak Bihotza Jardunbidea saria eman dio Sabin Ipiñari

Bihotza Sariak

Beste urte batez, Bizkaiko Foru Aldundiak Bihotz Sariak ekimenean parte hartu du, Eusko Jaurlaritza, Bilbao Ekintza, Artelan Berreginen Museoa eta Medioscomekin batera. BilbaoHistorikok antolatzen du eta 2016ko edizio honekin hamargarrenera iritsi da.

Bihotza Sariak ekimenak hainbat komunikabide biltzen ditu arreta elkartasunean eta gizarte-erantzukizunean jartzen duen jarrera baten inguruan. Edizio bakoitzean, besteei laguntza emateko egin duten lanagatik nabarmendu diren erakunde, profesional eta enpresei ematen zaie saria. Ekintza Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan egiten da, eta, aurten, Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da bertan. Ekimena hiribilduko auzo historiko horien normalizaziorako bide bat da, enpresen arloan, kulturarenean eta arlo sozialean integratzen baititu.

Ostiral honetan, abenduak 2, zazpi sari eman dira Bilboko Artelan Berreginen Museoan. Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatuak sari horietako bat eman du: Bihotza Jardunbidea, Sabin Ipiña jaunari.

Hauek dira gainerako sariak lortu dituzten erakundeak eta profesionalak: Azeri Natura (Bihotza Ekintzailetza), ADSIS fundazioa (Bihotza Inklusioa), APNABI Autismo Bizkaia (Bihotza GKEen Kudeaketa), SECOT - Seniors para la Cooperación Técnica (Bihotza Erretiro Aktiboa), Bizkaiko Gozogileen Alkartasuna (Bihotza Merkataritza) eta Bizkaia Irratiko Ramón Bustamante kazetaria (Bihotza Komunikazioa).

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp