2023(e)ko azaroaren 28(a) 17:45

Bizkaiko Foru Aldundiak BizkaIdatz literatur lehiaketaren XV. edizioko sariak banatu ditu

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Aimar Orbe Mateo, Ainhoa Lanzagorta Jiménez, Alejandro Negueruela González, Ivan Poyato Del Río eta Aitziber Landa Serrano saritu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketaren hamalaugarren edizioan.

BizkaIdatz XV sari banaketa

Begoña de Ibarrak, Kultura zuzendari nagusiak, BizkaIdatz literatur lehiaketaren hamabost edizioko sariak banatu ditu gaur arratsaldean Foru Liburutegian.

'Esta historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da' leloarekin Aldundiaren helburua  Bizkaiko herritarren artean literatur sorkuntza sustatzea eta bultzatzea da.

Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Jabi Elortza, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea Nagore izan dira eta Aimar Orbe Mateori eman diote lehen saria ‘Marlon’ obragatik; Ainhoa Lanzagorta Jiménezeri bigarren saria eman diote ‘Hautu itzulezina’ obragatik;  eta, azkenik, , Cristina Gorostidi Salinasek hirugarren saria jaso du ‘Marlon’ obragatik.

Era berean, gaztelaniazko modalitatean Begoña Elorrieta, Elena Sierra eta Andoni Abenójar izan dira epaimahaikideak. Kasu honetan lehen saria Alejandro Negueruela Gonzálezentzat izan da, ‘Tres Mujeres’ lanagatik; bigarren saria Ivan Poyato del Ríorentzat izan da ‘India’, obrarekin  eta, azkenik, Aitziber Landa Serranori eman diote hirugarren saria, ‘Alud’ obragatik.

Bi modalitateetan lehen sariak 2.000 euro eta egiaztapen-diploma ditu, bigarrenak 750 euro eta diploma, eta hirugarrenarentzat 250 euro eta egiaztagiria dago. Horrez gain, egun horretan kontakizun guztien argitalpen bateratua iragarriko dute.

Kontakizun jarraituak

Parte hartzaileek kontakizun bat idatzi behar zuten, gaur egungo beste idazle batzuek proposatutako bi istorioren (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) hastapenetatik abiatuta, betiere proposatutako kontakizunen hasierara, pertsonaietara eta planteatutako egoeretara egokituta. Hala, oraingo honetan, Jabi Elortzaren ‘Marlon’ eta Begoña Elorrietaren ‘Alud’ eleberriak izan dira lehiaketaren hasierako testuak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an abian jarri zuen Bizkaidatz literatur lehiaketak bizkaitarren sorkuntza literarioa bultzatu eta sustatzen du. Horretarako, lehiaketan parte hartzen duten egileek egungo idazle batek proposatutako hasierari jarraipena eman behar diote, kontakizunaren hasierara, pertsonaietara eta hasiera horretan planteatzen diren egoeretara egokituko dena.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp