Berriak
10 DE azaroa DE 2026 10:00
Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du bihar AP-68aren Bizkaiko zatiaren kudeaketa, eta ordainlekuan tiketa jasotzeko beharra kenduko du
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Erabiltzaileek in situ ordainduko dute egindako ibilbidea, eskudirutan, txartelarekin edo Via-T bidez. Hileko gastu-mugaren programak onurak emango dizkie ohiko gidariei; horretarako, aldez aurretik, izena eman beharko dute Interbiaken Bidesarian
AP-68ko bidesaria
Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du bihar, azaroak 11, lurraldetik igarotzen diren AP-68 autobideko 22,3 kilometroen kudeaketa. Orain arte tarte horren ustiapena Avasa-ren esku zeukan estatu-emakida amaitu eta gero egingo da aldaketa hori. 2020ko urtarrilaren 1etik tarte horren titulartasuna Bizkaiko Foru Aldundiari badagokio ere, haren ustiapenak, orain arte, emakidadunaren esku jarraitu du. Bihartik aurrera, AP-68 autobidea –Bizkaiko zatian– ordainpeko bideak kudeatzeko foru-ereduan sartuko da, Interbiak-ek kudeatuta.
Erabiltzaileentzako berrikuntza nagusietako bat izango da bidesari-kabinetan ez dela tiketik jaso beharko; horrela, egindako ibilbidearen arabera kalkulatu eta ordainduko da zenbatekoa. Ordainlekuak egungo instalazioetan egoten jarraituko du, eta erabilgarri dauden ordainketa-modalitate guztiak mantenduko dira: eskudirutan, banku-txartelarekin edo Via-T gailuaren bidez.
Azken asteetan, kabinak eta kobratzeko ekipoak sistema berrira egokitzen lan egin du Interbiak-ek. Eguneratze horri esker, aldez aurretik tiketik jaso beharrik gabe egin ahal izango da ordainketa, eta foru-kudeaketaren eredurako trantsizioa erraztuko du.
Kudeaketa-eredu berria indarrean jartzeak tarifa berriak aplikatzea ere badakar, noizbehinkako bidaietarako % 20ko batez besteko beherapena barnean dela.
|
Ibilbidea |
2026-11-11ra arte |
2026-11-11tik aurrera |
|
Bilbo - Arrigorriaga |
1,05 € |
0,85 € |
|
Bilbo - Arrigorriagako zerbitzugunea |
2,35 € |
1,90 € |
|
Bilbo – Arrankudiaga |
2,55 € |
1,70 € |
|
Bilbo – Orozko |
2,55 € |
2,05 € |
|
Bilbo – Ordainlekua (Altube) |
6,85 € |
4,25 € * |
* Altubeko ordainlekurainoko Arabako tartea hartzen du (hitzartua)
Gainera, Bizkaiko tartean, tarifak egindako distantziaren araberakoak izango dira. Ibilgailu arinen kasuan, tratamendu espezifiko bat ezartzen da Arrigorriaga, Arrankudiaga eta Orozko arteko joan-etorrietarako: udalerri horien artean VIA-T gailua duen ibilgailu batekin zirkulatzen dutenek tarifa txikiagoak ordainduko dituzte. Horrela, sistema berriak mesede egiten die, bereziki, lurraldearen barruan egiten diren ibilbide laburragoei.
|
Ibilbidea |
2026-11-11ra arte |
2026-11-11tik aurrera |
|
|
Arrigorriaga / Arrankudiaga |
2,55 € |
1,70 € |
VIA T-rekin |
|
0,85 € |
|||
|
Arrigorriaga / Orozko |
2,55 € |
2,05 € |
1,20 € |
Bestalde, ibilgailu astunek onura atera ahal izango diete foru-kudeaketako autobideetan aurreikusitako hobariei, erabilera-maiztasunagatik, ibilgailuen efizientziagatik eta CO2 emisio baxuengatik.
Hileko gastu-muga
Bizkaiko Foru Aldundiak ordainpeko bideak erabili ohi dituzten pertsonei gogorarazten die hileko gastu-muga duen dirulaguntza-programa bat dagoela, Bidesaria, AP-68 autobideko joan-etorriak barne hartzen dituena. Dirulaguntza horiek jasotzeko, beharrezkoa da aldez aurretik Bidesarian izena emanda egotea, Interbiak-en bitartez. Programari eta izen-emateari buruzko informazioa atal honetan kontsulta daiteke: bidesarietarako eta errepideak erabiltzeko dirulaguntzak, Interbiak.
Gaur egun, Bizkaiko ordainpeko bideetan egindako joan-etorrietarako hileko gastuaren muga 39,46 eurokoa da. 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, muga hori hilean 35 eurora murriztuko da Bizkaian bakarrik egindako joan-etorrietarako; aldiz, ibilbidea AP-8 autobidean Gipuzkoan edo AP-68 autobidean Araban jarraitzen duten pertsonek 53 euroko muga gehigarri bateratua izango dute. Beraz, hiru lurraldeetan zirkulatzeko hileko gehieneko gastu metatua 88 eurokoa izango da.
este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp