2025(e)ko otsailakren 20(a) 12:05

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil-Bizkaia ikus-arteen erakusketa ibiltarirako 2025. urteko deialdia iragarri du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Deialdiaren bidez, artista hasi berriei lagundu nahi zaie beren karreren hasieran, aukera emanez lanak erakusgai jartzeko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta ibilbide profesionalean aurrera egiteko. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 28an hasi, eta 2025eko martxoaren 10ean amaituko da. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira (www.ebizkaia.eus).

Gobernu Kontseiluaren prentsaurrekoa

Gaur, Gobernu Kontseiluak egin duen bileran, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du onetsi duela Ertibil-Bizkaia ikus-arteen erakusketa ibiltarian parte hartzen duten obren hautaketa egiteko eta sariak emateko 2025eko ekitaldirako deialdia.

Deialdiaren helburu nagusia da artista hasi berrien ekimen sortzaileak babestea karreraren lehen etapan, aukera emanez lanak erakusgai jartzeko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta ibilbide profesionalaren garapenean aurrera egiteko.

Ekimen honen bidez, oro bat, haien sormen-jarduera sustatu nahi da, eta ikus-arteen eremuan egiten duten lana bultzatu. 1983an egin zen lehen edizioaz geroztik, Bizkaian sormen-lana egiten duten artista hasi berrien babesarekin eta sustapenarekin konprometituta egon da ERTIBIL.

Edizio honetarako, Aldundiak 51.500 euro bideratuko ditu, guztira, artista hasi berrien talentua ikusarazteko. Erakusketa 18 artelanek osatuko dute, gehienez, zeinak Bizkaiko hainbat udalerritan jarriko baitira erakusgai.

Hautatutako lanek, gehienez ere 15ek, bina mila euroko saria jasoko dute, artisten arte-sormenari laguntzeko eta ikus-arteen eremuan artistok sustatzen jarraitzeko. Gainera, sari bereziak emango zaizkie hautatutako hiru obrari, 7.000 euro, 5.000 euro eta 4.000 eurokoak, lortutako puntuazioen arabera.

Horrez gainera, aukeratutako lan berezien egileek aukera izango dute nazioarteko egonaldi artistiko bat egiteko, Japonian, zeina 2026ko uztailean eta abuztuan garatuko baita..

Bizkaiko Foru Aldundiak berresten du kultura sustatzeko eta arte-sormena bultzatzeko duen konpromisoa, sariak emanez eta ikus-arteen erakusketa ibiltariak antolatuz.

Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2025eko otsailaren 28an hasi, eta 2025eko martxoaren 10eko 13:30ean amaituko da. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira (www.ebizkaia.eus).


Bideoak


Audioak