Berriak
2026(e)ko otsailakren 05(a) 11:45
Kanpaina berria Bizkaian eskola-kirola egiten duten umeei KirolaON ezagutarazteko
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Ekimen honen helburua eskola-umeei tresna zuzenean ezagutaraztea da, edozein zalantza, ezinegon edo susmo izan bezain laster erabiltzera bultzatzeko, are modu anonimoan eta konpromisorik gabe ere
Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina berri bat abiarazi du eskola-kirola egiten duten adingabeei KirolaON tresna ezagutarazteko. Hurrengo asteetan, guztira 46.000 eskola-umek jasoko dute etxean informazio-gutun bana eta tresnaren irudia duen giltzatako bana. Era berean, helburu berarekin, Foru Aldundiak, informazio-kartelak argitaratu, eta seinale espezifikoak prestatu ditu, lurraldeko kirol-instalazioetan jartzeko, udalen eta kirol-entitateen laguntzarekin.
Ekimen honen helburua da gazteei KirolaON zuzenean ezagutaraztea, edozein zalantza, ezinegon edo susmo izan bezain laster erabiltzera bultzatzeko, are modu anonimoan eta konpromisorik gabe ere.
2024an sorturiko KirolaON ekimena komunikazio-kanal irekia, lasterra eta konfidentziala da, eta kirol-arloan adingabeen ongizatea hobetzea du helburu. Bidea ematen du indarkeriazko edo ezinegonezko edozein egoera modu integral eta koordinatuan kudeatzeko, hezkuntza-irtenbideak eskainiz, kasu larriak bideratuz eta kirolariei, haien klubei zein umeak babesteko arduradunei lagunduz.
Tresnaren atzean, diziplina anitzeko lantalde bat dago, umeen babesean espezializatutako zenbait profesionalek osatua. Profesional horiek esku hartzen dute komunikazioa jasotzen denetik ebatzi arte, betiere ikuspegi prebentziozkoa eta hezigarria harturik.
Zerbitzuaren balantzea
Abian jarri zenetik, 2024ko urriaren 3tik, partikularrek, klubek eta erakundeek etengabe erabili dute KirolaON. Ezarri zen lehenengo urtean, 144 kasurekin lotutako 440 komunikazio jaso ziren, eta haietako hiru auzitara eraman ziren.
2025-2026 ikasturtean, 49 komunikazio jaso dira, gehienak helduek eginak (senideek, teknikariek edo taldeen ordezkariek). Kanpaina berri honen bidez, adingabeek eurek zerbitzua erabiltzea sustatu nahi du Aldundiak.
Klubetako eta partidetako jarduna
Gainera, parte-hartze handieneko kiroletan —futbolean eta saskibaloian, esaterako— sentsibilizazioa indartzeko, Errespetua hitza duten pankartak banatuko dira eskola-kiroleko kluben artean. Taldeek partiden aurretik erakutsiko dituzte, ikusleak kontzientziatzeko eta kirol-ingurune errespetuzkoagoa sustatzeko. Datuen arabera, ingurune horretan gertatzen dira gorabehera gehienak. Joan den ikasturtean, 13 gertakari detektatu ziren harmailetan, eta horixe da hirugarren indarkeria motarik ohikoena. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Sailak erabaki du prebentziozko ekintza espezifiko batez esku hartzea.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...