Berriak
2016(e)ko uztailakren 13(a) 12:00
JOSÉ IBARROLAK BERE LAN “CUESTIÓN DE TIEMPO” JARRIKO DU IKUSGAI REKALDE ARETOAN
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Cuestión de tiempok José Ibarrolaren 126 obra erakusten ditu; lan hori monografikoa da, eta artista berean Quattrocentora hurreratzen da, artearen eta kulturaren garaikidetasunetik. Erakusketak gaur zabalduko ditu ateak, eta urriaren 16a arte bisitatu ahal izango da. Rekalde aretoaren ordutegia hauxe da: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:30era; eta igande eta jaiegunetan,10:00etatik 14:00etara (astelehenetan aretoa itxita egongo da).
Jose Ibarrolaren lana
Rekalde aretoak Cuestión de tiempo erakusten du, lan hori monografikoa da, eta José Ibarrola (Bilbo, 1955) berean Quattrocentora hurreratzen da, artearen eta kulturaren garaikidetasunetik. Garai historiko horretako hainbat pintura eta egile ezagunen interpretazio laiko eta subjektiboak dira.
Erakusketan 126 obra ageri dira, gutxi gorabehera: formatu ertaineko eta handiko pinturak, formatu txikiko eskultura eta marrazkiak —horiek guztiok azken hiru urteotan eginak—. Berean talka bat ezartzen da eskulturen eta pinturen artean, haien mutazio dimentsionalaren eta haien aldaera ikonografikoen artean, haien iragazkortasunaren eta haien denbora-erlatibotasunaren artean.
Eskultura izan zen Ibarrolaren arte-jardueraren hasieraren ezaugarria, eta geroago Ibarrolak eskulturak egin zituen koadroetan margotutako elementuak oinarri hartuta; halaz guztiz, gaur egun eskulturak pinturetara aldatzen ditu joan-etorriko elkarrizketa baten.
Berak "aurkitutako zein birziklatutako objektuak" darabiltza eskulturetan, eta hori aukera estetiko baten ondorioa da, eta aukera hori egiten da erabilerak, historiak edo naturako elementuek iragazitako objektu horien gainean denborak eta halabeharrak esku hartzen duten moduari buruz; errespetuz eta maiseatzaile hurreratzen da arte-denbora jakin batera, zelan den Pizkundea, eta pinturatik hurbiltzen da, eta horrek dakar jakintza nahiago izatea mimesiaren aurretik.
Erakusketa zio dela eta, katalogo bat argitaratu da, eta berean azken lan hau dokumentatzen da, bai artistaren beraren testuekin, bai Maite Nájera Burónen lanekin.
Artista
José Ibarrola Bilbon bizi da eta berton egiten du lan. 1972an, lehenengo aldiz hartzen du parte artearen talde-erakusketa baten. Ordutik hona, bai bakarrik, bai taldeka, erakusketak egiten ditu, eta badauka obra hainbat galeria, erakunde edo museotan. Lankidetzan jardun ere du eta badihardu lankidetzan hainbat hedabidetan ilustratzaile edo narratzaile grafiko gisa, eta, era berean, margolari, eskultore eta ilustratzaile lanak egiten ditu eszenografo-lanekin batera, eta arte-zuzendari legez egiten du lan antzerkirako, ekitaldietarako, zinerako edo telebistarako hainbat ikuskizunetan.
Informazio gehiago: www.salarekalde.bizkaia.net
Tel.: 94406 8532